Irakasbil
Didakteka
lrakaskuntza elebidunaren zenbait puntu berrikusiz
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Bisitak: 1105
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oraingo honetan, birraztertze bidean dauden zenbait punturi buruzko erreflexioa plazaratu nahi nuke. Irakaskuntza elebidunak Euskal Komunitate Autonomoan hamar urte paseak bete dituen urte honetan, bada, ene ustez, zenbait gauza errebisatzeko garaia, beti eskueran ditugun estudioetan oinarriturik.
Izan dira azken urteotan aztergai dugun arlo honetan zenbait ikerketa, gutxi batzuk gure artean eta mordoska bat atzerrian. Horien harian, puntu «bero» interesgarri batzuk aipatu nahi nituzke, bide batez gure programa elebidunak aztertzeko asmotan.
Alde batetik, gure bi eredu (B, D) elebidunen emaitzak nahiko berriki ezagutzeko aukera izan dugu (Sierra, 0laziregi 1989 eta 1990). Azken ikerketok atzerrian egindako beste zenbaitekin konparatzeko aukera ematen digute. Ikutuko ditugun puntuak hauek izango dira: alde batetik, esposizio-denboraren garrantzia H2 baten eskuratze-prozesuan; ikusiko dugu baita ere ikasgela barruko interakzioaren papera eta, ondoren, inmertsio partzialaren ikuspegi kritiko bat. Azkenik, adinaren auziaz ere luzatuko gara piska bat.