Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Kalitatezko prozesuak eta kalitatezko azterketak
- Argitalpenak
- Created: 10 June 2011
- Visits: 1428
- Comments: 0
- Favorites: 0
Zabal hedatu da Europan barrena “Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua”. Euskarazko bertsioa 2005ean eman zen argitara. A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 sailkapena erreferentzia ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean.
Eta beste horrenbeste gertatzen da maila horietako bakoitza zedarritzeko asmoz egindako hizkuntza portaeren deskribapenei dagokienez ere. Oinarrizko dokumentu horren ildotik beste hainbat lan ere plazaratu dira. Horietako bat da “Relating Language Examinations to the Common European Framework of Reference for Languages: Learning, Teaching, Assessment (CEFR)”. Eskuliburu hori 2009an plazaratu zen. Eta tresna lagungarri bilakatu da Europan hizkuntza ebaluazioan dihardutenen artean. Artikulu honetan, eskuliburuaren nondik norakoen berri ematen du artikulugileak, azterketak sortu eta aplikatzeko prozesuan aintzat hartu beharreko alderdiei erreparatuz.
Europako Markoaren bidez HABEren mailetan sakontzeko modulua
- Argitalpenak
- Created: 4 November 2011
- Visits: 1522
- Comments: 0
- Favorites: 0
Helduen euskalduntze-alfabetatzeaz arduratzen diren profesionalek argi izan dute beti prozesu baten baitan burutzen dela beren jarduna, eta prozesu hori zehaztu beharra dagoela, hizkuntza bat ikas/irakasteko ibilbideak abiapuntu eta jomuga argiak izan ditzan. Hala, HABEk hasiera-hasieratik hainbat urrats eman ditu euskararen ikas/irakaskuntza prozesua zehaztu eta biderat zeko, eta lan horren emaitza da 1999an argitaratu zuen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK). Alabaina, gaur egun prozesu hori bideratu eta hizkuntz gaitasunaren mailak zehazteko oinarri bakarra ez da HEOK; izan ere, ezin dugu alde batera ut zi Europako Kontseiluak 2001ean argitara eman zuen Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. Horra hor bi osagai euskararen ikas-irakaskuntza prozesua zedarritzeko. Baina sukaldeko errezetetan bezala, osagai horiek ongi lotu behar dira, plater goxoa prestatzeko. Guk asmo horrekin prestatu dugu Europako Markoaren bidez HABEren mailetan sakontzeko modulua.
Gainbegirada bat HABEren egiaztatze-probei: prozedurak eta emaitzak
- Argitalpenak
- Created: 5 November 2011
- Visits: 1337
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honetan begirada egingo diogu HABEren mailak egiaztatzeko prozedurari. Zortzi urte iragan dira 2003ko abuztuaren 3ko Kultura sailburuaren Agindua Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko sistema zehazten duena indarrean jarri zenetik. Hari ugariko mataza da, ezbairik gabe, ebaluazioa. Hemen alderdirik behinenak gainbegiratzen ahaleginduko gara gaiaren nondik norako nagusiak, bederen, aztertuz.
Hizkuntz gaitasun komunikatiboak: eskalak
- Didakteka
- Created: 29 August 2014
- Visits: 1623
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntz gaitasun komunikatiboak: eskalak
Mintzamenerako eskala orokorrak 1 maila
- Didakteka
- Created: 29 August 2014
- Visits: 1121
- Comments: 0
- Favorites: 0
Mintzamenerako eskala orokorrak. 1.maila
Idazmena 1. maila. Eskala orokorrak
- Didakteka
- Created: 29 August 2014
- Visits: 884
- Comments: 0
- Favorites: 0
Idazmena 1. maila. Eskala orokorrak
Ebaluazio eskalak. Idazmena
- Didakteka
- Created: 29 August 2014
- Visits: 1013
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ebaluazio eskalak. Idazmena


