Irakasbil
Didakteka
Hizkuntz gaitasun komunikatiboak: eskalak
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bisitak: 1516
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz gaitasun komunikatiboak: eskalak
Eduki-taula
Hizkuntz gaitasun komunikatiboak
Komunikatzeko hizkuntz gaitasunak zenbait osagai ditu:
hizkuntz osagaia,
osagai soziolinguistikoa,
osagai pragmatikoa.
Hizkuntz gaitasunek ezagutza eta trebetasun lexiko, fonologiko eta sintaktikoak hartzen dituzte, eta baita hizkuntzak, sistema den aldetik, dituen beste hainbat alderdi ere. Osagai hau lotuta dago, alde batetik, ezagutzen kopuruarekin eta kalitatearekin (adibidez, egiten diren bereizketa fonetikoekin edo hiztegiaren hedadura eta zehaztasunarekin); beste aldetik, baita ezagutza horiek biltzeko eta antolatzeko moduekin (adibidez, hiztunak elementu lexiko bat kokatzen duen lotura-sareekin); eta, azkenik, ezagutzen eskuragarritasunarekin (aktibatzea, berreskuratzea eta baliagarri izatea).
Gaitasun soziolinguistikoa hizkuntzaren erabileraren baldintza soziokulturalei dagokie. Gaitasun soziolinguistikoek sentiberatasuna dute gizarte-hitzarmenekiko, kortesiazko arauekiko, belaunaldi, sexu, klase eta gizarteko taldeen arteko harremanen arauekiko eta komunitatearen funtzionamenduan funtsezkoak diren oinarrizko errituen kode linguistikoarekiko; eta, horren ondorioz, eragin handia dute kultura desberdinetako kideen arteko komunikazio linguistikoan, sarritan horretaz ohartu ere egiten ez garen arren.
Gaitasun pragmatikoek zerikusia dute komunikazio-trukeen gidoietan edo agertokietan oinarritutako hizkuntz baliabideen erabilera funtzionalarekin, hau da, hizkuntz funtzioen, hizketa-ekintzen funtzioen ekoizpenarekin. Eta zerikusia dute, orobat, diskurtsoa menderatzearekin, kohesioarekin eta koherentziarekin, testu-motak eta testu-formak bereiztearekin, ironiarekin eta parodiarekin. Osagai honi dagokionez, hizkuntz osagaiari dagokionez baino gehiago agian, bistakoa da zenbateko eragina duten gaitasun horiek garatzen diren kultur inguruneak eta harremanek.
A) Gaitasun linguistikoen eskalak
Hauek dira gaitasun linguistikoen eskalak:
- Gaitasun linguistiko orokorra
- Hiztegi-aberastasuna
- Hiztegiaren kontrola
- Zuzentasun gramatikala
- Ahoskeraren kontrola
- Ortografiaren kontrola
*A2, B1 eta B2 mailetako zenbait eskaletan azpibanaketa egiten da lerro baten bidez. Azpibanaketa egiten denean, maila bakoitzaren erreferentzia lerroaren azpiko deskribatzaileak dira. Lerroaren gainean agertzen diren deskribatzaileek beheragoko erreferentzia maila baino apur bat goragoko gaitasun-maila adierazten dute, baina ez dute goragoko mailaren estandarra iristen.
Gaitasun linguistiko orokorra
|
Gaitasun linguistiko orokorra |
|
|
C2 |
Elementu linguistikoen errepertorio zabal eta fidagarria menderatzen du eta etekina ateratzen dio pentsamenduak zehatz adierazteko, gauzak nabarmentzeko, anbiguotasuna bereizteko eta ezabatzeko. Ez du mugarik esan nahi duena esateko. |
|
C1 |
Elementu linguistikoen errepertorio zabal batetik formulazio egokia hautatzen du esan nahi duena argi adierazteko eta esan nahi duena mugarik gabe esateko. |
|
B2 |
Gai da gauzak argi adierazteko, esan nahi duena esateko mugarik duenik erakutsi gabe. |
|
Behar adina elementu linguistiko ditu deskribapen argiak egiteko, bere ikuspegia azaltzeko eta argudioak emateko; ez zaio antzematen behar dituen hitzen bila dabilenik, eta esaldi konplexuak erabiltzen ditu. |
|
|
B1 |
Ustekabeko egoerak deskribatzeko, ideia edo arazo baten puntu nagusiak nolabaiteko zehaztasunez emateko eta gai abstraktuei edo kulturakoei buruz (adibidez musikari eta filmei buruz) bere iritzia adierazteko behar adina elementu linguistiko ditu. |
|
Familiari, zaletasun eta interesei, lanari, bidaiei eta gaurkotasunezko gaiei buruz aritzeko, zalantzekin eta itzulinguruak eginez bada ere, behar adina elementu linguistiko eta hiztegi nahikoa du, baina muga lexikoen ondorioz errepikapenak egiten ditu eta, batzuetan, formulazioan zailtasunak izaten ditu. |
|
|
A2 |
Oinarrizko elementu linguistikoen errepertorio bat du, aurreikus daitekeen edukia duten eguneroko bizitzako egoerei aurre egiteko aukera ematen diona, nahiz eta sarritan mezua egokitu eta hitzak bilatu behar izaten dituen. |
|
Gai da adierazpen labur eta arruntak egiteko, behar sinpleak eta zehatzak asetzeko: datu pertsonalak, ekintza arruntak, gabeziak eta beharrak, informazioa eskatzea… Gai da oinarrizko egitura sintaktikoak erabiltzeko eta buruz ikasitako esaldi, hitz-multzo eta formulen bidez komunikatzeko berari eta besteei buruzko gauzak, egiten duenari buruzkoak, tokiei buruzkoak, jabetzei buruzkoak, etab. Buruz ikasitako esaldi laburren errepertorio mugatua du. Aurreikus daitezkeen biziraupen-egoeretan erabiltzeko buruz ikasitako esaldi laburren errepertorio mugatua du; komunikazio-egoera oso arruntak ez direnean gaizki ulertuak izan eta etenak egin ditzake. |
|
|
A1 |
Datu pertsonalei eta behar zehatzei buruzko esamolde sinpleen oso oinarrizko errepertorioa du. |
Hiztegi-aberastasuna
|
HIZTEGI-ABERASTASUNA |
|
|
C2 |
Aberastasun handiko errepertorio lexikoa du, esamolde idiomatikoak eta lagunartekoak barne, eta gai da esanahiaren ñabardurez jabetzeko. |
|
C1 |
Zailtasunak itzulinguruak eginez gainditzeko aukera ematen dion errepertorio lexiko zabala du, eta ez zaio antzematen esamolde bila dabilenik edo saiheste-estrategiak erabiltzen dituenik. Esamolde idiomatikoen eta lagunartekoen ezagutza-maila ona du. |
|
B2 |
Bere espezialitateari buruzko gaien eta gai orokorragoen hiztegi zabala du. Gai da, etengabeko errepikapena eragoztearren, formulazioa aldatzeko, baina gabezia lexikoek zalantza eta itzulinguruak erabiltzea ekar diezaiokete oraindik. |
|
B1 |
Eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko adinako hiztegia du, itzulinguruekin bada ere, adibidez familiari, zaletasunei eta interesei, lanari, bidaiei eta gertaerei buruzkoa. |
|
A2 |
Egoera eta gai ezagunei buruzko jarduera arruntetan eta eguneroko trukeetan moldatzeko adinako hiztegia du. |
|
A1 |
Egoera jakin batzuei buruz jarduteko hitz eta esaldi bakunen oinarrizko errepertorioa du. |
Hiztegiaren kontrola
|
HIZTEGIAREN KONTROLA
|
|
|
C2 |
Hiztegia zuzen eta egoki erabiltzen du beti. |
|
C1 |
Akats txikiak noizean behin, baina ez dira garrantzi handiko hiztegi-akatsak. |
|
B2 |
Zehaztasun lexiko handia du oro har, nahiz eta hitzak aukeratzean batzuetan nahastu egiten den edo akatsak egiten dituen, komunikazioa eragotzi gabe, halere. |
|
B1 |
Oinarrizko hiztegia ongi ezagutzen du, baina oraindik garrantzi handiko akatsak egiten ditu pentsamendu konplexuagoak adierazi behar dituenean edo egoera eta gai ez hain arruntez jardun behar duenean. |
|
A2 |
Premia zehatz eta egunerokoei buruzko errepertorio mugatua du. |
|
A1 |
Ez dago deskribatzailerik. |
Zuzentasun gramatikala
|
Zuzentasun gramatikala |
|
|
C2 |
Gai da hizkuntz errepertorio konplexu baten gaineko kontrol gramatikalari eusteko, baita arreta beste jarduera batzuei (adibidez, ondoren datorrena planifikatzeari, besteen erreakzioen jarraipenari) ematen badie ere. |
|
C1 |
Gai da zuzentasun gramatikal handiz jarduteko; akats gutxi egiten ditu eta ez dira ia nabaritzen. |
|
B2 |
Kontrol gramatikal ona du; oraindik ere “akatsak” egin ditzake tarteka, akats ez sistematikoak eta huts txikiak esaldiaren egituran, baina oso gutxi dira, eta atzera eginez zuzentzen ditu sarritan. |
|
Zuzentasun gramatikal nahiko handia du. Ez du gaizki ulertuak sortzeko moduko akatsik egiten. |
|
|
B1 |
Nahiko zuzen komunikatzen da eguneroko egoeretan: kontrol gramatikal ona izaten du oro har, baina ama-hizkuntzaren eragina oso agerikoa du. Akatsak egiten ditu, baina garbi ulertzen da zer esan nahi duen. |
|
Gai da aurreikus daitezkeen egoerekin zerikusia duten “formula” eta egitura arrunten errepertorio bat nahiko zuzen erabiltzeko. |
|
|
A2 |
Gai da egitura errazak zuzen erabiltzeko, baina oinarrizko akatsak egiten jarraitzen du sistematikoki; adibidez, aditz-denborak nahasten ditu eta komunztadura ahazten zaio. Hala ere, garbi ulertzen da zer esan nahi duen. |
|
A1 |
Ikasitako errepertorio batean egitura gramatikal eta sintaktiko gutxi batzuen gaineko kontrol mugatua du. |
Ahoskeraren kontrola
|
AHOSKERAREN KONTROLA
|
|
|
C2 |
C1 bezala. |
|
C1 |
Gai da intonazioa aldatzeko eta esaldian enfasia behar bezala egiteko esanahiaren ñabardura sotilak adieraztearren. |
|
B2 |
Ahoskera argia eta naturala bereganatu du. |
|
B1 |
Ahoskera ulergarria da erabat, nahiz eta batzuetan nabaria duen atzerriko azentua eta tarteka ahoskerako akatsak egiten dituen. |
|
A2 |
Ahoskera oro har argia eta ulergarria da, nahiz eta nabaria duen atzerriko azentua eta esandakoa errepikatzeko eskatu behar izaten dioten solaskideek tarteka. |
|
A1 |
Ikasitako hitzen eta esaldien errepertorio oso mugatua erabiltzen du, eta erabiltzaile edo ikaslearen talde linguistiko bereko hiztunekin jarduten ohituta dauden ama-hizkuntza duten hiztunek, nolabaiteko ahalegina eginez, ulertzen diote. |
Ortografiaren kontrola
|
ORTOGRAFIAREN KONTROLA |
|
|
C2 |
Idazketan ez dago ortografia-akatsik. |
|
C1 |
Egitura, paragrafoen banaketa eta puntuazioa logikoak eta praktikoak dira. Ortografia zuzena da, tartekako akats tipografikoak kenduta. |
|
B2 |
Idazketak jarraipen ulergarria eta argia du, eta antolaketaren eta paragrafoen banaketaren gaineko hitzarmenei jarraitzen die. Ortografia eta puntuazioa zuzenak dira, baina ama-hizkuntzaren eragina izan dezakete. |
|
B1 |
Luzera guztian ulergarri izan ohi den idazketa jarraitua ekoizten du. Ortografia, puntuazioa eta egituraketa zehatz eta erraz ulertzekoak dira ia beti. |
|
A2 |
Gai da eguneroko gaiei buruzko esaldi laburrak kopiatzeko, adibidez: norabait joateko jarraibideak. Gai da hitz egitean erabili ohi dituen hitz laburrak nahiko zuzen idazteko (baina ez nahitaez ortografia erabat normalizatua erabiliz). |
|
A1 |
Gai da hitz arruntak eta esaldi laburrak kopiatzeko; adibidez, zeinu edo jarraibide errazak, eguneroko objektuen izenak, denden izenak eta sarri erabiltzen diren esaldi eginak. Gai da bere helbidea, herritartasuna eta beste datu pertsonal batzuk letraka esateko. |
B) Gaitasun soziolinguistikoaren eskalak
Hau da gaitasun soziolinguistikoaren eskala:
- Egokitasun soziolinguistikoa
*A2, B1 eta B2 mailetako zenbait eskaletan azpibanaketa egiten da lerro baten bidez. Azpibanaketa egiten denean, maila bakoitzaren erreferentzia lerroaren azpiko deskribatzaileak dira. Lerroaren gainean agertzen diren deskribatzaileek beheragoko erreferentzia maila baino apur bat goragoko gaitasun-maila adierazten dute, baina ez dute goragoko mailaren estandarra iristen.
Egokitasun soziolinguistikoa
|
EGOKITASUN SOZIOLINGUISTIKOA |
|
|
C2 |
Esamolde idiomatikoak eta lagunartekoak ongi erabiltzen ditu eta badaki esanahiaren ñabardurei antzematen. Ongi jabetzen da ama-hizkuntza dutenek erabiltzen duten hizkuntzaren inplikazio soziolinguistikoez eta soziokulturalez, eta badaki nola erreakzionatu inplikazio horien aurrean. Eraginkortasunez egin dezake xede-hizkuntzako hiztunen eta bere jatorrizko komunitatekoen arteko bitartekotza, desberdintasun soziokulturalak eta soziolinguistikoak kontuan hartuta. |
|
C1 |
Gai da esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ezagutzeko eta erregistro-aldaketei antzemateko; hala ere, baliteke tarteka xehetasunak egiaztatu behar izatea, batez ere azentua ezezaguna badu. Gai da argota eta esamolde idiomatiko asko erabiltzen dituzten filmak ulertzeko. Gai da hizkuntza gizarte-harremanetan malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko, baita emozioak adierazteko, norbaiti edo zerbaiti buruz jarduteko eta umorea erabiltzeko ere. |
|
B2 |
Gai da ziur, argi eta adeitasunez jarduteko inplikatutako egoerari eta pertsonari edo pertsonei egokitutako erregistro formalean nahiz informalean. |
|
Gai da ama-hizkuntza dutenekin harremanak izateko, nahi gabe haiei barre eragin gabe edo eragozpenik sortu gabe, eta ama-hizkuntza duen beste norbaitekin izango luketen portaera aldatzera behartu gabe. Gai da egoera askotan egoki jarduteko eta formulazio-akats handiak saihesteko. |
|
|
B1 |
Gai da hizkuntz funtzio asko gauzatzeko, funtzio horien erakusgarri arruntak erregistro neutroan erabiliz. Jabetzen da adeitasun-arau nagusiez, eta horien arabera jarduten du. Jabetzen da dagokion komunitatean eta bere komunitatean nagusi diren ohituren, erabileren, jarreren, balioen eta sinesmenen arteko desberdintasunez, eta badaki desberdintasun horiek identifikatzen. |
|
A2 |
Gai da hizkuntzaren oinarrizko funtzioak gauzatzeko, adibidez informazioa trukatzeko eta eskatzeko, eta iritziak eta jarrerak bakuntasunez adierazteko. Gai da gizarte-harremanetan era sinplean baina eraginkor jarduteko, esapide erraz eta arruntenak erabiliz eta funtsezko formulei jarraituz. Gai da gizarte-truke oso laburretan moldatzeko, agurtzeko eta jendearekin hitz egiteko formula arruntak erabiliz. Badaki gonbitak eta iradokizunak egiten eta horiei erantzuten, barkamena eskatzen eta ematen, etab. |
|
A1 |
Gai da oinarrizko gizarte-harremanak eratzeko, adeitasun-formula sinpleenak eta arruntenak erabiliz, agurretarako, aurkezpenetarako, etab., eta era honetako esapideak erabiltzeko: “mesedez”, “eskerrik asko”, “barkatu”, etab. |
C) Gaitasun pragmatikoen eskalak
Hauek dira gaitasun pragmatikoen eskalak:
- Malgutasuna
- Hitz egiteko txanda
- Gaiaren garapena
- Koherentzia eta kohesioa
- Ahozko jariotasuna
- Zehaztasuna
*A2, B1 eta B2 mailetako zenbait eskaletan azpibanaketa egiten da lerro baten bidez. Azpibanaketa egiten denean, maila bakoitzaren erreferentzia lerroaren azpiko deskribatzaileak dira. Lerroaren gainean agertzen diren deskribatzaileek beheragoko erreferentzia maila baino apur bat goragoko gaitasun-maila adierazten dute, baina ez dute goragoko mailaren estandarra iristen.
Hitz egiteko txanda
|
HITZ EGITEKO TXANDa |
|
|
C2 |
C1 bezala. |
|
C1 |
Gai da diskurtsoaren funtzio-sail batetik esaldi egokia hautatzeko, esan beharrekoa esateko hitza hartzeko, edo zer esan pentsatzen duen bitartean hitz egiteko txandari eusteko eta pentsatzeko denbora izateko. |
|
B2 |
Gai da eztabaidetan behar bezala parte hartzeko, horretarako errepertorio linguistiko egokia erabiliz. Gai da hizketaldia behar bezala hasteko, jarraitzeko eta amaitzeko, hitz egiteko txanda behar bezala erabiliz. Gai da hizketaldia hasteko, hitzari eusteko eta, hala dagokionean, elkarrizketa amaitzeko, batzuetan oso era dotorean ez bada ere. Gai da esaldi eginak erabiltzeko (adibidez, "Galdera horrek ez du erantzun errazik"), denbora irabaztearren eta hitz egiteko txandari eustearren, zer esan formulatzen duen bitartean. |
|
B1 |
Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko, hitza hartzeko esamolde egokia erabiliz. |
|
Gai da elkarrizketa errazak hasteko, jarraitzeko eta amaitzeko, aurrez aurre eta gai arruntei edo interes pertsonaleko gaiei buruz. |
|
|
A2 |
Gai da elkarrizketa laburrak hasteko, jarraitzeko edo amaitzeko teknika errazak erabiltzeko. Gai da aurrez aurreko elkarrizketa errazak hasteko, jarraipena emateko eta amaitzeko. |
|
Gai da besteen arreta erakartzeko. |
|
|
A1 |
Ez dago deskribatzailerik. |
Malgutasuna
|
MALGUTASUNA |
|
|
C2 |
Malgutasun handiz adieraz ditzake beste era batera ideia berak elementu linguistiko desberdinekin, gauzak nabarmentzeko, egoeraren, solaskidearen eta abarren araberako bereizketa egiteko, eta anbiguotasuna saihesteko. |
|
C1 |
B2+ bezala. |
|
B2 |
Gai da esaten duena eta hori adierazteko baliabideak egoerari eta hartzaileari egokitzeko eta egoera bakoitzari dagokion formalitate-maila erabiltzeko. |
|
Gai da elkarrizketan gertatu ohi diren norabidearen, estiloaren eta enfasiaren aldaketetara egokitzeko. Gai da esan nahi duenaren formulazioa aldatzeko. |
|
|
B1 |
Gai da bere espresioa egokitzeko, egoera ez hain arruntei eta are egoera zailei aurre egitearren. |
|
A2 |
Gai da esaldi errazak, ongi prestatuak eta buruz ikasiak, ordezkapen lexikal mugatuaren bidez, egoera berezietara egokitzeko. |
|
Gai da ikasitako esaldiak zabaltzeko, zenbait elementu era errazean konbinatuz. |
|
|
A1 |
Ez dago deskribatzailerik. |
Gaiaren garapena
|
GAIAREN GARAPENA |
|
|
C2 |
C1 bezala. |
|
C1 |
Gai da deskribapen eta kontaketa errazak egiteko, zenbait gai txertatuz, alderdi jakin batzuk landuz eta amaieran odorio egokia atereaz. |
|
B2 |
Gai da deskribapen edo narrazio argiak egiteko, eta bere ikuspuntua azaltzeko, horretarako xehetasunak eta adibide egokiak erabilita. |
|
B1 |
Gai da kontaketa eta deskribapen errazak jariotasun aski handiz egiteko, elementuen sekuentzia linealaren bidez. |
|
A2 |
Gai da istorio bat kontatzeko edo zerbait deskribatzeko, elementu-zerrenda bakun baten laguntzarekin. |
|
A1 |
Ez dago deskribatzailerik. |
Koherentzia eta kohesioa
|
|
|
|
C2 |
|
|
C1 |
Gai da, diskurtsoa antolatzeko eta, artikulatzeko mekanismo linguistikoak behar bezala erabiliz, diskurtso argia, ongi egituratua eta jarraipen onekoa sortzeko. |
|
B2 |
Gai da ideien arteko lotura garbi adieraztearren lotura-hitz sail zabal bat eraginkortasunez erabiltzeko. |
|
Gai da kohesio-mekanismoen sail bat eraginkortasunez erabiltzeko esaldiak lotu eta diskurtso argia eta koherentea osatu ahal izateko, nahiz eta hitzaldi luzeetan nolabaiteko "urduritasuna" erakuts dezakeen. |
|
|
B1 |
Gai da elementu labur, konkretu eta bakunak lotzeko, sekuentzia kohesiodun eta lineal bat sortzearren. |
|
A2 |
Gai da lokailu ohikoenak erabiltzeko, esaldi errazak lotzean, istorioren bat kontatzean edo zerbait osagai-zerrenda moduan deskribatzean. |
|
Gai da hitzak edo hitz-multzoak lokailu errazen bidez lotzeko, adibidez "eta", "baina", "-lako", "-gatik" erabilita. |
|
|
A1 |
Gai da hitzak edo hitz-multzoak oso oinarrizko lokailuen bidez lotzeko, adibidez "eta" edo "orduan" lokailuen bidez. |
Ahozko jariotasuna
|
AHOZKO JARIOTASUNa |
|
|
C2 |
Gai da diskurtso luze bat adierazteko, jariotasunez eta ahalegin handirik egin gabe. Pentsatzen duena adierazteko hitz egokiena zehatz zein den erabakitzeko eta adibide edo azalpen egokia bilatzeko bakarrik isiltzen da. |
|
C1 |
Gai da jariotasunez eta bat-batean jarduteko, ahalegin handirik egin gabe. Kontzeptualki zaila den gai batek bakarrik eten dezake diskurtsoaren berezko jariotasuna. |
|
B2 |
Gai da bat-batean komunikatzeko, jariotasun handiz eta adierazpen-erraztasun handiz sarritan, baita hitzaldi luzeago edo konplexuagoetan ere. |
|
Gai da erritmo nahiko erregularreko diskurtsoak egokitzeko, baina zalantza egin dezake egiturak eta esapideak aurkitzeko, eta eten luze gutxi batzuk egiten ditu. Gai da elkarrizketan jariotasunez eta bat-batekotasunez jarduteko, eta horri esker gai da ama-hizkuntzan diharduten hiztunekin elkarreragin erregularra izateko, alderdi bati nahiz besteari tentsiorik sortu gabe. |
|
|
B1 |
Gai da gauzak nahiko erraz adierazteko. Nahiz eta diskurtsoa formulatzeko arazoren batzuk izan, eta horretan etenak eta "irteerarik gabeko etenak" agertu, gai da eraginkortasunez eta laguntzarik gabe aurrera egiteko. |
|
Gai da bere diskurtsoari eusteko, nahiz eta oso nabarmenak diren gramatika eta lexikoa ordenatzeko eta zuzenketa egiteko etenak, batez ere ekoizpen askeko tarte luzeetan. |
|
|
A2 |
Gai da esku-hartze laburretan esan nahi duena era ulergarrian esateko, nahiz eta oso nabarmenak diren etenak, hasierako zalantzak eta birformulazioa. |
|
Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko esaldiak osatzeko, truke laburretan moldatzeko adinako erraztasunez, nahiz eta zalantza oso nabarmenak izan eta hasieran trabatu. |
|
|
A1 |
Gai da enuntziatu oso labur, bakartu eta aurrez prestatuekin moldatzeko, eten asko eginez esapideak bilatzeko, hitz ez hain arruntak ahoskatzeko eta komunikazioari eusteko. |
Zehaztasuna
|
ZEHAZTASUNA |
|
C2 |
Gai da esanahi-ñabardura xeheak zehatz transmititzeko, zuzentasun handi samarrez erabiliz elementu modalizatzaile asko (adibidez, maila adierazten duten adizlagunak, mugak adierazten dituzten esaldiak). Gai da gauzak nabarmentzeko, bereizteko eta anbiguotasunak saihesteko. |
|
C1 |
Gai da iritziak eta baieztapenak zehatz mailakatzeko, ziurtasun/ziurtasun ezaren, uste/zalantzaren, probabilitatearen eta abarren arabera. |
|
B2 |
Gai da informazio xehea eta fidagarria emateko. |
|
B1 |
Gai da ideia baten edo problema baten alderdi nagusiak xehetasun handi samarrez azaltzeko. |
|
Gai da informazio erraza eta praktikoa emateko, beretzat garrantzi gehieneko alderdia zein den ulertaraztearren. Gai da jakinarazi nahi duen ideia nagusia adierazteko. |
|
|
A2 |
Gai da eguneroko gaiei buruzko informazio mugatuko truke erraz eta zuzenetan esan nahi duena jakinarazteko, baina beste egoera batzuetan mezua egokitua behar izaten du. |
|
A1 |
Ez dago deskribatzailerik. |