Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Gainbegirada bat Cloze-testei
- Didakteka
- Created: 12 mai 2006
- Visits: 1430
- Comments: 0
- Favorites: 0
Aski ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean Cloze-prozedura. Burutze-proba edo burutze-ariketa izenak ere erabiltzen dira test horiek izendatzeko. Cloze-prozedurak baditu hainbat aldaera eta horietako bat da gurean gehien erabiltzen dena: aukera anitzeko Cloze-proba. EAEko administrazioko langileei begirako Hizkuntz eskakizunetan, esaterako, horixe erabiltzen da irakurmena ebaluatzeko. Cloze-testak proba integratiboak dira, erredundantzia murritzekoak. Artikulu honetan gainbegirada egingo diegu, horien nondik norako nagusiak aztertuz.
C-testei gertuagotik begiratuz
- Didakteka
- Created: 11 mai 2007
- Visits: 1615
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gero eta gehiago erabiltzen ari dira hizkuntzen ebaluazioaren alorrean C-test izeneko probak. C-testa Cloze-testaren aldaera bat da. Izan ere, proba-mota horri emandako izena bera Cloze-testaren zordun da. Cloze-testean ez bezala, C-testean aukeratutako hitzak –biz bat– testutik kendu beharrean, bertan uzten dira, baina, eskuin aldeko erdia ezabatuta. Proba-mota horren inguruan egindako azterlanetan bistaratzen denez, baditu hainbat abantaila usadiozko Cloze-testekin alderatuta.
Cloze-testei batzuek egindako maiseoen artean baliotasun eskasa da aipatuena. Cloze-testek testu bakarra dute oinarri. Eta desabantaila izaten da hori ikasle batzuek asko jakin dezaketelako gaiaz eta beste batzuek, berriz, ez hainbeste. C-testaren bidez, irakurmenetik harago, hizkuntza trebetasun orokorra neurtzen da. Bat datoz horretan gaia jorratu duten aditu gehienak. Eta azterlanen emaitzen arabera, Cloze-testa baino baliotasun handiagokoa da. Fidagarritasunari dagokionez ere oso koefiziente altuak eskaintzen dira.
Artikuluan esaten dugu Euskararen irakaskuntzan ere mereziko lukeela erabiltzea C-testa baldin-eta, sakonetik aztertutakoan, ikusiko balitz egokia dela. Erabilera-eremu bat aipatzen dugu bereziki: mailaketa. Horrek ez du bazter uzten, noski, probak beste era batzuetara erabil daitezkeela. Baina, dituen ezaugarriengatik (aplikazio eta zuzenketa erraza, besteak beste) mailaketa da, ezbairik gabe, adituek aitortzen dioten erabilera-modu egokienetako bat.
Portfolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku
- Didakteka
- Created: 7 mai 2008
- Visits: 1709
- Comments: 0
- Favorites: 1
Hezkuntzaren teorian gertatu den paradigma-aldaketak ezinbestean izan du bere isla ebaluazioa ulertzeko moduan. Izan ere, i(ra)kas-prozesua nolakoa, halakoa izango baita ebaluazioa. Atzean gelditu dira irakaskuntza ezagutza-transmisio hutsera mugatzen zireneko garaiak; gaur egun denok aitortzen dugu hizkuntzaren sistema gramatikala ezagutzea ez dela nahikoa ikasle batek hizkuntza erabiltzen dakiela esateko. Ikuspegi estrukturalistei ikuspegi komunikatibo, eklektiko eta konstruktibistek gailendu zitzaizkien. Irakasteak eta ikasteak zentzu berria hartu eta prozesua erabat aldatu zen. Prozesu horretan, ikaslea bihurtuko da ardatz, bera izango da bere ikastearen lehen egile eta erantzule. Eta irakaslea tresna lagungarria izango du prozesua horretan.
Gaitasun Komunikatiboa ebaluatzeko proposamena
- Didakteka
- Created: 6 décembre 2008
- Visits: 1367
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hitzetik hortzera dabilkigu Gaitasun Komunikatiboa terminoa glotodidaktikaren arloan. Ia inork ez du zalantzan jartzen lortu nahi dugun xede gisa. Zailtasunak, ordea, terminoa praxira ekartzerakoan sortzen zaizkigu. “Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAEko hezkuntza eleanitzean” (Goikoetxea, 2006) izeneko doktore-tesian oinarritutako artikulua da honako hau. Tesi horretan gure hezkuntza sistemako gaztetxoen gaitasun komunikatiboa eta euskara, gaztelaniaren eta ingelesaren arteko elkarreraginaren nondik norakoa aztertzen dira.
C-testa mailaketa-proba gisa aztertuz
- Didakteka
- Created: 6 mai 2009
- Visits: 1593
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jorratuak ditugu Cloze-testaren eta C-testaren gaineko hainbat alderdi aldizkari honetan bertan (Perales, 2006, 2007). Oraingo lan hau, berriz, paratu dugu “C-testei gertuagotik begiratuz” izenburu duenaren segida gisa.
Artikulu hartan aztertutako alderdi teorikoak abiapuntu harturik, C-testak gure ingurunean zenbateraino den aplikagarri eta baliagarri begiratzen hasi nahi dugu. Lana bi zatitan dago banatua. Lehenengoan, aipatu artikuluan azaldutako hainbat kontzeptu teoriko ekarriko ditugu berriz gogora eta horiei erantsiko, gaurkotze aldera, beste bat zuk merezi dutelakoan.
Bigarren zatian, berriz, C-test bat prestatu, euskara-hiztunez osaturiko bi lagini eta euskara-ikasle helduez osaturiko hirugarren lagin bati ere erantzunarazita emaitzen azterketa azalduko dugu. Hirugarren laginean Donostiako hainbat euskaltegitako 83 euskara-ikaslek hartu dute parte. Zeregin horretan, Amarako AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urumea eta Urrats euskaltegiak izan ditugu lankide.
Aurreko berrikusketa teorikoetan idatzi bezala, C-testari ikusten zaizkion egitekoetako bat da ikaslegaia ikas-prozesuaren zein urratsetan dagoen zehaztea. Hori horrela, probaren alderdi horri begiratuko diogu azterlan honetan.
Klaustrorako eztabaida-gaia: Hizkuntzen Portfolio Europarra
- Didakteka
- Created: 6 novembre 2009
- Visits: 1092
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gero eta ezagunagoa da Hizkuntzen Portfolio Europarra. Portfolioa, gogora dezagun labur, ikasleek eta irakasleak partekatzen duten tresna da, ikasle bakoitzaren ikasketa-ibilbidea jasotzen duena. Erregistro-bilduma sistematizatu horretan ikas-prozesuari eragiten dioten alderdi esanguratsuenak metatzen dira, luzetarako ikuspegia lortzeko. Porfolioa usadioz ebaluazio formatiboari loturik ageri zaigu. Egina da euskalduntze-alfabetatzean portfolioa ikasgelaratzeko ahaleginik. Eli Altuna Legazpi 6 euskaltegiko idazkari didaktikoak bere irakaskideei egiten dien lan-proposamena da ondorengoa. Eta bertan ahalegin horien nondik norako nagusiak azaltzen ditu baita euskaltegian bertan lan-egitasmo gisa proposatu ere. Portfolioaren gaiaz gehiago jakiteko, eta, Euskalduntze-alfabetatzean dihardutenek elkarren berri izateko ere baliagarria delakoan, dokumentua moldatu, egokitu, eta irakurgai eskaintzen digu artikulugileak segidako lerroetan.
Helduen euskalduntzearen azterketa (2007-2008 / 2012-2013 )
- Didakteka
- Created: 24 septembre 2014
- Visits: 2584
- Comments: 0
- Favorites: 1
Jadanik, badira sei urte 2000-2001 eta 2006-2007 bitarteko ikasturteak aztertu zirenez geroztik (Elortza eta Perales, 2008) eta, beste hainbeste ikasturte igaro direnez, abagune egokia iruditu zaigu, luze eta zabal erreparatzeko helduen euskalduntzean azken sei ikasturteotan egindako bideari.
Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea
- Didakteka
- Created: 5 mai 2010
- Visits: 1049
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jakina da hizkuntzak erroreak eginez ikasten direla. Ikusmolde berri bat garatu da, hain zuzen ere, azken urteotan erroreen inguruan. Garai batean ez bezala, erroreak hizkuntzen ikas-prozesuaren erakusle nagusitzat hartzen ditugu eta ikasle bakoitzak ikas-prozesu horretan jarraitzen dituen urratsen adierazle dira.
Erroreak aztertuz, ikasleek xede-hizkuntza zenbateraino menderatzen duten jakitera irits gaitezke neurri batean, hizkuntza berria nola ikasten ari diren ezagutzera eta hizkuntza ikastean dituzten zailtasun batzuei antzematera.







