Klaustrorako eztabaida-gaia: Hizkuntzen Portfolio Europarra

Argitaratua: Friday, 6 November 2009, 10:05 AM
hizpide 72

Gero eta ezagunagoa da Hizkuntzen Portfolio Europarra. Portfolioa, gogora dezagun labur, ikasleek eta irakasleak partekatzen duten tresna da, ikasle bakoitzaren ikasketa-ibilbidea jasotzen duena. Erregistro-
bilduma sistematizatu horretan ikas-prozesuari eragiten dioten alderdi esanguratsuenak metatzen dira, luzetarako ikuspegia lortzeko. Porfolioa usadioz ebaluazio formatiboari loturik ageri zaigu. Egina da euskalduntze-alfabetatzean portfolioa ikasgelaratzeko ahaleginik. Eli Altuna Legazpi 6 euskaltegiko idazkari didaktikoak bere irakaskideei egiten dien lan-proposamena da ondorengoa. Eta bertan ahalegin horien
nondik norako nagusiak azaltzen ditu baita euskaltegian bertan lan-egitasmo gisa proposatu ere. Portfolioaren gaiaz gehiago jakiteko, eta, Euskalduntze-alfabetat zean dihardutenek elkarren berri izateko
ere baliagarria delakoan, dokumentua moldatu, egokitu, eta irakurgai eskaintzen digu artikulugileak segidako lerroetan.