Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nola sortu komunikatzeko gaitasuna neurtzeko testak: kasu baten azterketa
- Didakteka
- Created: 5 August 1996
- Visits: 988
- Comments: 0
- Favorites: 0
Erresuma Batuan ingelesa hizkuntza arrotzaren irakaskuntzan komunikatzeko gaitasuna neurtzeko sortu diren azterketa batzuen gorabeherak eta ñabardurak azaltzen ditu artikulu honek. Egilearen ustez, hizkuntza bat "bere herrian" irakastea berdintsua da beti, dela ingelesa Erresuma Batuan, dela euskara Euskal Herrian. Artikulugileak, bere eskarmentuan oinarriturik, komunikatzeko gaitasuna sailkatu eta aztertzeko moduari buruz hainbat iradokizun egiten ditu. Bere ustez, baliagarriak izango dira euskararen irakaskuntza / ebaluazioan ari diren irakasle eta ikertzaileentzat. Lau trebetasunak neurtzeko azterketak sortzeko oinarria ezartzen du artikuluan eta, adibideak emanez, komunikazio-helburuak bateratuz ikasgela eta test!azterketak nola elkarrekin lotu ere argitzen du.
Euskalduntze-alfabetatzea. 1981-1991.eko datuei gainbegirada
- Didakteka
- Created: 30 December 1992
- Visits: 1579
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ezin esango dugu lantxo hau HABEren sorreratik hona gertatuaren balantzea denik, ezta gutxiagorik ere; oraingo hau azaletik begiraturiko hainbat daturen bilduma baizik ez baita. Horregatik, hain zuzen, ez duzu hurrengo orrialdeotan inolako baloraziorik aurkituko. Erakunde hau, 1981.ean sortua, eta hurrengo hamar urteetan gertatua hori baino sendoagoa, sakonagoa eta garrantzitsuagoa da, noski, oraingoa bezain arin tratatua izateko. Honako laburpen txiki honek ez luke, beraz, ez galaraziko ezta ordezkatuko ere hamarkada honetan HABEk egin eta garatzen ari den lanak merezi duen azterketa sakona.
PLE y PEL: los entornos personales de aprendizaje y portafolios electrónicos de lenguas
- Didakteka
- Created: 15 September 2011
- Visits: 1535
- Comments: 0
- Favorites: 0
Desde hace apenas unos años, los espacios en línea desarrollados y mantenidos por los propios estudiantes están convirtiéndose en el eje del desarrollo de un enfoque educativo centrado en la autonomía del aprendiente y en la reflexión consciente sobre su avance y los recursos utilizados.
En este sentido cobran una especial importancia el PLE, un tipo de entorno virtual compuesto por la integración de todas aquellas aplicaciones, herramientas, comunidades y servicios que constituyen las plataformas educativas individuales que utilizan los aprendientes para dirigir su propio aprendizaje. Y, por su parte, el portafolio europeo de lenguas (PEL), un documento personal promovido por el Consejo de Europa, en el que los aprendientes registran, informan y reflexionan sobre sus experiencias de lenguas y culturas. Su desarrollo en formatu electrónico en la red facilita que el estudiante lo pueda poner a disposición de la comunidad educativa y ser retroalimentado por otros aprendientes o por el profesor mediante comentarios, fomentando así la interacción y la colaboración y posibilitando la incorporación de producciones lingüísticas mediante podcast, vídeos, texto e imágenes.
H306 - Importancia de la evaluación inicial o previa
- Bideoteka
- Created: 1 July 2011
- Visits: 1146
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jose Luis Verak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Importancia de la evaluación inicial o previa" izenburupean.
Aldez aurreko edo hasierako ebaluaziorik egiten ez bada, erdizka bada ere, ezinezkoa izan daiteke esatea nolakoa izango den ikasgai, unitate edo programen gaineko edozein plangintza.
H305 - El portafolio como instrumento de evaluación continua
- Bideoteka
- Created: 29 June 2011
- Visits: 1145
- Comments: 0
- Favorites: 1
Jose Luis Verak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n Bilbon HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El portafolio como instrumento de evaluación continua" izenburupean.
Portfolioak etengabeko ebaluaziorako tresna gisa gure ikasleen errealitatea (beren arazoak, aukerak, etab.) atzemateko laguntza oso eraginkorra ekar diezaguke, eta laguntza horri esker jakin dezakegu zein arrasto segi behar dugun.
H193 - Dime cómo planificas y te diré cómo evalúas; dime cómo evalúas y te diré cómo planificas
- Bideoteka
- Created: 22 July 2007
- Visits: 1092
- Comments: 0
- Favorites: 0
Language Testing in Practice: Designing and Developing Useful Language Tests
- Didakteka
- Created: 22 July 1998
- Visits: 2100
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hiru atal nagusi bereizi dituzte egileek, ohiko bibliografia eta liburuan zehar ageri diren funtsezko terminoen indizearekin batera. Lehenengo ataleko lau kapituluek testatzearen oinarri kontzeptualez dihardute. Liburuaren beraren helburu nagusia ezartzetik hasten dira egileak lehenengo kapituluan: irakurlea trebatzea testak diseinatzen, garatzen eta erabiltzen. Horrekin batera, frogen inguruan egileen ustez izan ohi diren hainbat uste oker eta gaizki ulertu aztertzen dituzte, hala nola beti egongo dela froga guztiz egokiren bat, egoera zeinahi izanik ere, horri erantzuteko modukoa pentsatzea, edota neurketaren teknikaz itsu-itsuan sinestea...
Ebaluazioaren alfabetoa
- Didakteka
- Created: 18 August 1998
- Visits: 1677
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gai mamitsua, zaila, eta zenbaitetan iritzi kontrajarrien iturria ere bada ebaluazioa. Artikulu hau hiztegi modura dago paratua. Artikulugileek diotenez, gizakiak berezkoa du subjektibotasuna, munduaren ikuspegi bat, errealitatea bereganatu eta ulertzeko modu bat. Ildo bertsutik, ez dago ebaluaziorik erabat objektiboa, perfektoa eta hutsunerik gabea denik. Artikulugileen ustea horixe delarik, beren ikuspegia, ebaluazioari buruzkoa, eskainiko digute segidako artikuluan, definizioz definizio, autoebaluaziotik autonomiaraino.







