Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Autoras que desafían el canon: subtitulación didáctica, su efecto en el aprendizaje de lenguas y en la conciencia de género" (Tinedo Rodríguez. A.J.) liburuaz
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko urtarrilak 29
- Bisitak: 698
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Antonio Jesus Tinedo Rodriguez irakaslea da honako izenburu hau duen liburuaren egilea: "Autoras que desafían el canon: subtitulación didáctica, su efecto en el aprendizaje de lenguas y en la conciencia de género". Liburu honetan, ikus-entzunezko itzulpen didaktikoa ardatz gisa planteatzen da, hainbat testuren bidez, emakumezko autore ezagunen bizitzak eta obrak hizkuntzen ikasgelara eramateko. Itzulpen pedagogikoa bitarteko gisa erabiliz, eta ez helburu gisa, hizkuntza-gaitasunak hobetzen direla azpimarratzen du. Itzulpen pedagogikoa, gainera, EEMBaren Liburu osagarrian bitartekotzaren barruan jasotzen da, bitartekotza-gaitasuna hobetzeko itzulpen-jarduera gisa, hala nola idatzizko testu bat ahoz itzultzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Berdintasuna
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Testu-ereduak C2 Idazmena: Literatura unibertsala euskaraz
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko otsailak 13
- Bisitak: 1996
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Literatura Unibertsalaren Katalogoari hitzaurrea egitea, irakurlea konbentzitze aldera itzulpengintzak euskal literaturaren bilakaeran daukan garrantziaz.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Maila:
- C2
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
Literatur testuak lantzen: trebetasunen integraziorako aukera bat (I)
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1122
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakurmena da aztergaia artikulu honetan. Trebetasunaren nondik norako nagusiak. eta, aldi berean, didaktizaziorako hainbat erakusbide modu ulergarrian azaltzen saiatu dira egileak. Adibideak, literatur testuak dituzte langai.
Hurrengo batean trebetasunen integrazioaren aukerari zuzen eta estu ekingo diote. Horretaz gain, eta azalpenaren ondorio, hipertestuaren ideiaren gainean jardungo dute.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Alonso, Ander
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Euskal Hizkuntza eta Literatura
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 817
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HIZPIDEk hala eskaturik, gogo onez idazten ditugu lerrook, geure Mintegiaren joran, asmo, arrengura eta kezken berri emanez. Bost lagun izan gara geure testulanen sinatzaile: lau gizonezko, eta emakume bakarra; guztiak institutuko irakasleak. Elkarren arteko ezagutza eta lagunartea ikastolaren inguruan, oposiziotan, EGAko tribunaletan eta abar sortua dugu.
Gure taldea sortu zenean, 1985ean, Ertainetako euskararen irakaskuntzan metodorik ez zen, eta puri-purian zebilen guztion gogoan ikasmetodoren baten beharra. Premia gorria zen, beraz, euskara bera ere ikasmaterial bezala irakaskuntzan umegorri akaso ez baina, barro ibiltzeko moduan ere ez baitzegoen, ezinbestean. D ereduko eta A ereduko a ze izendakera mordoiloa! ikasleekin gertatzen zen hori. B eredukoak, berriz, Irakaskuntza Publiko Ertainetan ezagutu ere apenas egiten ziren pizti-motak genituen.
Giro horretan, bada, iritsi zen Euskal Gobernuaren testugintzarako deia 1985eko udaberrian. Esan genezake gure taldearen sortzea horren ondorioz gertatu zela: hitz egin genuen, elkar hartu, eta lanerako grina ere bagenuela eta, urte bereko udazkenean, ikasturte berriarekin batera, egitekoari ekin genion.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Eleberriaren irakaskuntza: akabo tradizioa
- Didakteka
- Sortua: 1994(e)ko abuztuak 4
- Bisitak: 1075
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan literatura irakasten denean, bazter utzi ohi da erabat eleberria. Irakaskuntza komunikatiboan literatura, era batean edo bestean, txertatu denean, begien bistako arrazoien indarrez, narrazio motza, antzerkia eta horien antzeko jeneroak hobetsi izan dira.
Nire eskarmentuak, ordea, erakutsi dit eleberriak sakontasun handiko aukera zirraragarriak eskaintzen dituela ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza elkarreraginezkoan. Ernest Hemingwayren eleberriei buruz goi-mailako ikasle batzuei emandako literatur ikastaro batean oinarrituta, hainbat teknika berritzaile azalduko ditut, irakasleari beste ezein baino eskurago daukan baliabide bat erabiltzeko modua ematen diotenak: ikaslea bera, alegia.
- Atala:
- Egilea:
- Haeseler, Jillian S.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 34
Literatura IBHko ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 1270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IBHko ikasgelan (IBH: ingelesa bigatren hizkuntza denean) literatura erabiltzearen aldeko eta kontrako arrazoiak aztertzen ditu artikulu honek. Autoreak argudiatzen duenez, testu literarioak arrakastaz erabili nahi badira ikasgelan, kontu handiz aukeratu eta irakurlearen eta testuaren arteko elkarreragin edo interakzio estetikoa bultzatzeko moduan planteatu behar dira. Elkarreragin hau bultzatzeko moduan literatur testu bat nola plantea litekeen erakusten duen adibide konkretu batekin amaitzen da artikulua.
- Atala:
- Egilea:
- McKay, Sandra
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 24





