Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza eskolan: irakaslearen esku-hartzearen gakoak (Clavel Martínez, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 15
- Bisitak: 1065
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza lantzen ditu Alicia Clavel Martínez adituak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren hirugarren kapituluan. Kapituluaren helburua da azaltzea ahozko elkarreragina lantzeko irakaslearen esku-hartzearen gakoak. Bere hitzetan, eskolan sortzen diren elkarreraginezko aukera esanguratsuak aurreikusi gabeak izaten dira, planifikatu gabeak. Badakigu irakasleak ikasleen arreta, motibazioa eta parte-hartzea lortzeko ahaleginetan ibiltzen direla etengabe, baina, batzuetan ez dira probetxuz erabiltzen ahozko eragineko aukerak curriculumaren presioa, denbora-eskasia, azterketak… direla-eta. Ondorioz, planifikatutako bestelako lanek hartzen dute lehentasuna. Irakaslearen iritziz, edozein une (aurreikusiak edo aurreikusi gabeak) baliatu behar da ikasleek eskolan hitz egin eta elkarreragina sor dezaten.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko jarraibideak (Alonso, I., Galarraga, H.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 11
- Bisitak: 1590
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Haizea Galarragak eta Idurre Alonsok irakasleek sekuentzia didaktikoetan elkarrekintza modu eraginkorrean eta sistematikoan txertatzeko gida baliagarri bat eskaini dute artikulu honetan. Ikerketa zabalago baten parte da artikuluan azaltzen den adibidea, irakasleen prestakuntza ardatz eta Arizmendi ikastolarekin elkarlanean. Hezkuntza formaletik at ere, interesgarri gerta dakioke edozein irakasleri. Izan ere, egileek hezkuntza-ibilbideko edozein arlotan erabil daitekeen diseinu-taula bat aurkeztu dute, tresna bizia izateko asmoz eraikia eta irakasle bakoitzak bere errealitatera moldatzeko sortua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Autonomia
- Elkarrekintza
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko apirilak 28
- Bisitak: 2539
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Zer zuzendu behar den galderari emango zaio erantzuna oraingo honetan, aurrekoan, e-Hizpide aldizkariaren 98. zenbakian argitara emandako "Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I)" artikuluan zergatik, noiz eta nola galderei erantzun ondoren. Izan ere, lau galdera horiek bideratu zuten ikerketa-lana. Hala, zer den benetako errorea eta zer ez aztertuko da oraingoan. Halaber, lapsusaren izaera eta hizkuntza mintzatuaren ezaugarriak landuko dira. Horren ondoren, zuzenketen eraginkortasuna moteltzen duten eragileak azalduko dira.
Egileak egindako Master Bukaerako Lan bat dute oinarri bi artikuluok. Beraz, jatorrizkora jo dezake gaia sakonago ezagutu nahi duenak.
- Atalak:
- Egilea:
- Ibáñez Ramos, Marga
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
Aterako al dugu argazki bat? Instagram-en erabilera ELE eskoletan
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 2444
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Facebook gizarte-sareetako enpresa erraldoiak 2012an Instagram erosi zuenean, modako gizarte-sareen gailur-gailurrean kokatu zuen. 2010eko urriaren 6an Apple App Store-n merkaturatu zenetik, berebiziko hazkundea izan du: beste plataforma batzuetara jauzita (Android eta Windows Phone) sendotu zen, eta 300 milioi erabiltzaile aktibo lortu ditu 2014aren bukaerarako (Systrom, 2014).100 milioi erabiltzaile aktibo lortu zituen 2013aren hasierarako Baina, bere inpaktu soziala gorabehera, Instagram oso tresna interesgarria da hizkuntzen ikasgelan erabiltzeko, irudia eta testua konbinatzen
baititu eta gizarte-sare baten ahalmen guztia gehitzen baitu ikasgelara, bere komunikazio- eta interakzio-aukera guztiekin. Horixe da artikulu honen xedea: tresna hori hizkuntzen ikasgelara nola eraman dezakegun erakustea, espainiera atzerriko hizkuntza gisa (Español como Lengua Extranjera = ELE) irakasteko bi esperientzia praktikotatik abiatuta.
- Atala:
- Egilea:
- Gómez Muñoz, Guillermo
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 85
Literatura IBHko ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 1270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IBHko ikasgelan (IBH: ingelesa bigatren hizkuntza denean) literatura erabiltzearen aldeko eta kontrako arrazoiak aztertzen ditu artikulu honek. Autoreak argudiatzen duenez, testu literarioak arrakastaz erabili nahi badira ikasgelan, kontu handiz aukeratu eta irakurlearen eta testuaren arteko elkarreragin edo interakzio estetikoa bultzatzeko moduan planteatu behar dira. Elkarreragin hau bultzatzeko moduan literatur testu bat nola plantea litekeen erakusten duen adibide konkretu batekin amaitzen da artikulua.
- Atala:
- Egilea:
- McKay, Sandra
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 24




