Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Testu-arkitektura eta gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1096
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kultura sailburuaren 2000ko urtarrilaren 24ko aginduak (EHAA, 2000) jarri zuen indarrean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua [HEOK]. Aurreko uda zkenean plazaratu zuen HABEk (HABE, 1999), helduen euskalduntzea sakonetik eraberritzea helburu. Hala ere, garatu gabe gelditu ziren laugarren mailaren eduki eta ebaluazio-irizpideak. Agindu horretan, hiru urteko epea ematen zitzaien euskaltegiei, bakoitzak bere kurrikulu-proiektua [EKP] egin zezan. Lourdes Elosegik eta biok, hamazazpi euskaltegitan EKPak elikatu ondoren, jardunbidearen berri eskaini genuen HIZPIDE 57an (Elosegi, Esnal, 2004).
Berehala, 2005-2006 ikasturtean, HEOKaren laugarren maila probatzen hasi zen HABE bost euskaltegitan: Azpeitiko Udal Euskaltegian, Bilbo Zaharrean, Ilazkin, Lea Artibaiko AEK Euskaltegian (Ondarroan) eta Maizpiden. Kultura sailburuaren beste agindu batek –2006ko martxoaren 13koak– onartu zituen laugarren mailaren eduki eta ebaluazio- irizpideak (EHAA, 2006). Horrela, osatua geratu zen HEOK.
HEOKaren laugarren maila hiru ikasturtetan zazpi saio-euskaltegitan probatu ondoren –Labayru Ikastegia eta Deustuko Unibertsitatea gehitu ziren 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetan–, euskaltegi guztiei eman zitzaien aukera maila hori eskaintzeko 2008-2009 ikasturtetik aurrera. Horretarako, hogeita hamaika irakasle prestatzen aritu ginen 2007-2008 ikasturtean, berariaz eratutako berrehun orduko gaikuntza-ikastaro batean. Eta beste hogeita hamar irakaslek egin dute gaikuntza-ikastaro bera 2008-2009an.
Horrek guztiak aukera eman digu HEOK zehaztu, xehatu, garatu eta geureganatzen jarraitzeko. Besteak beste, lan horren emaitza da zenbaki honetan bildua. Aldi berean, egindako ibilbidearen isla izan nahi du, eta HEOKak zabaldutako bideak urratzen jarraitzeko tresna eta gonbidapen.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Maila:
- C2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 71
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Testugintza
Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2206
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eskuetan duzu, irakurle, Hizpide aldizkariaren 57. alea. Lan monografiko bati eskaini diogu, “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbide bat” izenburukoari.
Oinarrizko galdera du monografiak abiapuntu: behin EKP (Euskaltegi Kurrikuluaren Proiektua) eginda, orain zer? Hau da, nola egin euskaltegi- kurrikulua bera?
Irakasle kezkatuaren galdera da. Atzeman du kurrikuluan duela euskalduntzearen indarberritzearen giltzarria, eta sakontzen jarraitu nahi du. Nola gauzatu proiektua eta euskalduntzearen berrikuntza? Zein da hurrengo urratsa? Nola uztartu planteamendu berria eta eguneroko jarduna? Eta, bide batez, nola egin xede berezietako kurrikuluak ere? Kontua ez da espedientea betetzea, baizik serio hartzea HEOK (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) eta bihotzean duen egitasmo ausarta.
Kezka horiei erantzun nahi die lan monografiko honek, euskaltegi-kurrikulua( k) egiteko jardunbide bat eskainiz. Elkarrekin landu eta ondu dute jardunbidea Lourdes Elosegi eta Pello Esnal lankideek, eta hainbat euskaltegitako irakasleekin EKPak bideratuz probatu eta frogatu.
Aldi berean, lan sakona eta praktikoa da, HEOKaren erraietatik sortua eta euskaltegietako beharren arabera egina.
Zortzi artikulu / kapitulu izanik, lehenengoak laburbiltzen du monografiaren mamia. Izenburua ere monografiarena du: “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea”. Baina ez da jardunbide hutsa. Sustraietatik hartzen du kurrikuluaren gaia, eta oinarri sendoak ipiniz garatzen ditu jardunbidearen lau urratsak. Ekintza komunikatiboa kontzeptua du jardunbideak oinarri nagusia, horren ondorio den testuaren ikuspegiaz indartua.
Hain zuzen, “Ekintza komunikatiboa” du izenburu bigarren kapituluak, eta kontzeptu hori azaltzea xede, hizkuntzaren ikuspegi berria ezin egokiago biltzen eta adierazten duelakoan.
Hirugarren kapitulua, “Testuaren barne-arkitektura”, testuaren egitura aurkeztera emana dago, Bronckartek luze eta egoki landutako ereduari jarraiki. Autore ezagun honek hiru maila (edo geruza) bereizten ditu testuaren barne-eraketan, eta guztira zortzi osagai-edo atzematen: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) sekuentziak (testu-motak), 4) konexioa (testu-antolatzaileak), 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa.
Osagai horietako batzuk ezagun samarrak ditugu. Beste batzuk, aldiz, (ia) berriak. Bada, horietako bost dituzte langai monografiaren ondorengo kapituluek.
Azpimarratzekoak dira “Diskurtso-tipoak” –laugarren kapitulua– eta “Aditz-kohesioa” –zazpigarrena–. Izan ere, horietan atzeman daiteke, inon atzematekotan, noraino garamatzan hizkuntzaren ikuspegi –paradigma– berriak.
Azken kapitulua ere, “Modalizazioa”, arretaz irakurtzea merezi du. Hemen eta zazpigarren kapituluan ikusiko dugu nolako dimentsio berria hartzen duten aditzaren ohiko hiru funtzioek; hau da, denbora markatzeak, aspektua markatzeak eta modalizazioa gauzatzeak.
Gainerako bi kapituluak, “Testu-motak” eta “Konexioa: testu-antolatzaileak”, ezagunagoak ditugu edukiaz, baina jakingarriak gertatuko zaizkigu ostera ere. Hain da agortezina hizkuntzaren paradigma diskurtsibo- pragmatikoa.
Kapitulu guztiek didaktika dute abiapuntu eta helmuga euskararen i(ra)kaskuntzaren zerbitzuan. Eta euskal testuak dituzte behin eta berriro langai.
Azkenik, bi eranskinek osatzen dute lana. Lehenengoak, “Ekintza komunikatiboa helburu” izenekoak, euskalduntzearen hiru lehen mailetako hainbat ikas-helburu eskaintzen ditu. Bigarrenaren edukia, izenburuak berak adierazten du: “Testu baten azterketa”. Eta bibliografiari dagokion atalak burutzen du lana.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 57
Diskurtso-motak
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1527
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Diskurtso-tipoak ere baliatu ditugu hainbat euskaltegitan, EKP (Euskaltegiko Kurrikulu Proiektua) lantzerakoan, Jean-Paul Bronckarten obra gidari hartuta. Nahiz eta HEOKak ez dituen diskurtso-tipoak aipatzen (testu-motak eta testu-erak aipatzen ditu soilik), oso baliagarriak gertatu zaizkigu, besteak beste, eginkizun komunikatiboak definitzeko, helburuak zehazteko, testuak beren osotasunean atzemateko, testu-motak (sekuentziak) hobeto ulertzeko, ikasleen ebaluazio-probak egokiago diseinatzeko… Horregatik eskaintzen diogu artikulu hau. Aurreko artikuluetan bezala, hemen ere didaktika dugu joguma. Beraz, ikuspegi horretatik irakurri beharko da. Eta hobeto ulertuko da, noski, testu-motak landu ondoren (datorren HIZPIDE alean), eta batez ere jardun didaktikoan gauzatu ahalean.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Curriculum-arloak:
- HABE
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua: EKPa
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1767
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Aldaketa asko eta askotarikoak ari dira gertatzen hezkuntza-sisteman azken urteotan. Eta garatu eta hezurmamitzeko denbora luzea behar duten berrikuntza-planek, zenbaitetan arrapaladan abian jarri arren, ozta-ozta erantzuten diete gizartearen eskariei, pausaje arineko ibiltari dugu-eta gizartea. Eta helduen euskalduntzea eta euskaltegiak ez dira zurrunbilo horretatik at geratzen. Tokian tokikoari erantzuteko tresna lagungarri bat Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua da (EKP). Horren goi-beheak ditu artikulu honek jorragai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47



