Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Michael Kelly and Michael Grenfel. 2004. «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 953
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Dokumentua «European Profile for Language Teacher Education – A Frame of Reference» azterlanaren gida osatua da. Europako Batzordearen laguntzaz, Michael Kelly-k eta Michael Grenfel-ek (Southampton-eko unibertsitatea) idatzia —eta harreman estuan nazioarteko irakasleen irakasle-talde batekin—, Europan indarrean dauden makina bat prestakuntza-programa aztertu eta gero lorturiko emaitza da; eta, aldi berean, 32 herrialde europarretan gaia aurrez aztertu zuen beste lan baten («The Training of Teachers of a Foreign Language: Developments in Europe») ondorioetan oinarritzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
M. Grenfell, M. Kelly and D. Jones. 2003. «The European Language Teacher – Recent Trends and Future Developments in Teacher Education»
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 766
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburuak etorkizuneko hizkuntza-irakasle europarra du aztergai, baita Europako bigarren hizkuntzen irakasleen prestakuntzari dagozkion joera berriak eta berritasunak ere. Europako Batasunak eskatu eta 32 herrialdetan egindako azterketa batean oinarritua, lanak gaur egun lanean dabiltzan hizkuntza-irakasleak prestatzeko eskaintza aztertzen du. Eskolak ematen hasi aurretik izan beharreko gaikuntzaz nahiz lanean aritzean izan beharreko etengabeko prestakuntzaz hitz egiten du. Liburuan, berrikuntzarekin eta jardunbide egokiarekin lotutako 15 kasu aztertzen dira, zertarako-eta beharrizanen analisia egiteko eta, oinarri horren gainean, aholku sorta bat emateko. Azkenik, hizkuntza-irakasle europarraren profil profesionala zedarritzen da, zeinak zehazten duen zer-nolako prestakuntza- eta lan-eskarmentua eduki beharko lukeen etorkizuneko irakasleak.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Pierangela Diadori (ed.). 2012. «How to Train Language Teacher Trainers»
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko azaroak 30
- Bisitak: 1148
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken hamarkadetan, diru-kopuru handia erabili da Europan profesionalak prestatzeko: bai hizkuntza-irakasle laguntzaileak, bai lanaldi osoko dedikazioa duten irakasle finkoak nahiz aholkulariak; eta, bitartean, irakasle-hezitzailearen lanbide berria sortu da. Gero eta garrantzitsuagoa da etorkizuneko irakasle-hezitzaileak ez daitezen izan soilik eskarmentu handiko irakasleak edo diziplina jakin batzuetako akademiko jantziak, eta, horregatik, gero eta garrantzizkoagoa da euren rola ezagutzen duten profesionalak izatea, eta, era berean, gero eta garrantzizkoagoa da irakasle horiek ezagutzea Europan edo beste zenbait tokitan egin ohi den irakasleen prestakuntza-sustapenaren nondik norakoak, baita hainbat hezkuntza-testuingurutan gauzatzen diren esperientziak ere.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
Joseba Erkizia: ''Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu ''
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko urriak 22
- Bisitak: 886
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aditu talde batek EGA azterketa eta euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. Joseba Erkizia HABEko zuzendariak Mezularian esan du urte bukaerarako prest izango direla ondorioak. Asmoa da Europan hizkuntza arloan erabiltzen den markoa hemengo egoerara moldatzea.
- Atala:
- Egilea:
- Erkizia, Joseba
- Jakintza-arloa:
- Kudeaketa
Nola landu motibazioa?
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko urriak 5
- Bisitak: 1543
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 0
Nola mantendu ilusioa? Zer da motibazioa? Ba al da inguruko pertsonak motibatzeko modurik? Horrelako galdera erretorikoen bidez hasten du Nerea REDONDOk "Norberaren esku dago ilusioz bizitzea" artikulua, HIK HASI aldizkarian.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
2015eko lehen egiaztatze-deialdiko proben azterketa
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko irailak 30
- Bisitak: 1069
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2015eko lehen egiaztatze-deialdian 8.906 azterketarik egin zuten matrikula. Maiatzaren 5ean hasi ziren entzumeneko eta irakurmeneko probak egiten eta ekainaren 27an amaitu zuten mintzameneko azkeneko probak egiten.
Txosten hauetara jaso dira, batetik, ibilbide horretan zehar azterketariok jasotako kalifikazioak eta horien azterketa xeheagoa, probaz proba eta mailaz maila antolatuta, eta, bestetik, emaitzok azterketerien hainbat ezaugarrirekin (adina, ikasketa-maila…) duten erlazioa.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Irakurtzeko gaitasuna: Irakurle konpetenteak lortzeko bideak
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 25
- Bisitak: 1009
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Daniel Cassanyren hitzaldia Berritzegune nagusian. Digitalizazioaren eraginez irakurketa berria nola ari den aldatzen eta zer joera indartuko diren aztertzen du. Youtubeko bideoan hitzaldia bere osotasunean dago. Gainera erantsitako dokumentuan Luis Mari Txabarrik hitzaldiaren gainean sortutako mapa-mentala duzu, bideoaren atal jakinetara jotzeko aukera ematen duena eta, aldi berean, sintesi modua dena.
- Atala:
- Egileak:
- Cassany Comas, Daniel
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Irakurmena
Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 2270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Aizpitarte, Agurne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 85






