Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 917
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru erreferentzia nagusi ditugula dihardugu euskaltegi-kurrikuluak lantzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza (eginkizun) komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.
Azken batean, zerbait egitea da hitz egitea: norbaitekin hizketan (elkarrizketan) jardutea, norbaiti zerbait esatea, hitzaldi bat ematea, gutun bat idaztea, ohar bat idaztea… Horiek dira ekintza komunikatiboak, eta testutan (ahozkotan nahiz idatzitan) hezurmamitzen dira.
Testuaren eraketa aztertuz, diskurtso-tipoak azaldu genituen aurreko alean, HIZPIDE 52.ean, Bronckarten lana abiapuntu hartuta. Ildo beretik, testu -motak landuko ditugu hemen, berriro ere Bronckart abiapuntu. Baina, oraingo honetan, bereizketa bat kontuan hartuta. Izan ere, testu-motak (eta, aldeak alde, diskurtso-tipoak), testu-antolaketaren elementu (sekuentzia) ez ezik, hizkuntz ekintza ere badira.
Horrela, gauzak argixeago gera daitezke, kurrikuluaren lau osagai nagusiak (helburuak, edukiak, metodologia eta ikaslearen ebaluazioa) zehazte eta biltze aldera.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzako metodologiaren zenbait alderdi
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 721
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Xede berezitarako hizkuntz irakasle guztiek egiten duten galdera da: Metodologia berezi bat, desberdina, erabili behar al da Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzan? Erantzuna ezezkoa da eta gai horretan teoria guztiak bat datoz.
- Atala:
- Egilea:
- Sabater, Maria Luisa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka: metodologia (II)
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1121
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko artikuluan programazioa izan genuen hizketagai. Oraingoan, metodologia. Kurrikulu berriko metodologia aztertzeko, hiru atal bereiziko ditugu: lehena, kurrikulua Pragmatika izeneko paradigma berrian kokatzea; bigarrena, hizkuntzen irakaskuntzan erabili diren estrategia metodologiko nagusiak gure irakas/kasprozesuaren continuumean integratzea; eta, hirugarrena, ariketak diseinatzeko hainbat orientabide eskaintzea.
- Atala:
- Egilea:
- Belmonte F. de Larrinoa, Joxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (I)
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 1133
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian abian dagoen Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren berri ematera datorkigu.
Proiektuaren nondik-norako nagusiez eta programazioaz jardungo du egileak oraingoan, kurrikulu proiektuaren zertarakoa, ezaugarriak, programatzeko jokamoldea, etab. jorratuz. Hurrengo aleko artikuluan, aldiz, metodologiaren eta ebaluazioaren berri emango digu
- Atala:
- Egilea:
- Belmonte F. de Larrinoa, Joxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Porrota euskaltegian
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 854
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zenbatetan galdetu diogu geure buruari zergatik ez ote duten hainbat ikaslek urratsen bat gainditzen, ikasle bakoitzaren arazoa den edo gure eskuetan ote dagoen emaitzak hobetzea?
Maiz entzuten dira honelako galderak eta gai honi buruzko hamaika gogoeta euskaltegietako irakasleen geletan. Buruhauste honetan lagungarri izan nahi du lan honek. Berau burutzeko, soziolinguistikak eskaintzen digun metodologia erabili dut; alde batetik, azterketa kuantitatiboa -suspentsoak zenbatu eta suspentso horien ezaugarriak aztertu kuantitatiboki- eta, bestaldetik, azterketa kualitatiboa -suspentsoen zergatia ikertu-.
- Atala:
- Egilea:
- Berasategi, Mertxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38
Hitzetik hortzera
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 907
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen euskara irakaskuntzan ibili eta dabilen orok ondo asko daki oztopoz beteriko bide honetan aurrera egitea zein den zaila. Zoritxarrez, estropezuka ibiltze hau ez dator lan honek dituen zailtasunengatik soilik. Aipatzekoa da, beraz, bazterkeria eta traba guztiak gorabehera, euskararen metodologiaren inguruan egin den ahalegina. Saiakera horietako fruitu baten berri eman nahi du ondoko artikuluak.
- Atala:
- Egilea:
- Illarramendi, Marga
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
Batasunetik aniztasunera: hogeita bost urte hizkuntz irakaskuntzaren metodologian* (Diane Larsen-Freeman)
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko uztailak 27
- Bisitak: 779
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Urtemugako ale berezi honetarako English Teaching Forum-aren argitaratzaileak eman didan ardura azken 25 urteotan gure arloan izandako bilakaera metodologikoa azaltzea izan da. Bilakaera perspektiban jarri ahal izateko, lagungarri izango litzateke denboran atzera egitea, duela 25 urte gauzak nola ziren gogoratzea.
- Atala:
- Egilea:
- Larsen-Freeman, Diane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32
lkasgelatik teorizatzen
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1246
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasleen trebakuntzan teoria eta praktika integratzeko metodologia posible bat planteatzen du artikulu honek. Irakasleen trebakuntzarako programa gehienetan aurkitzen den input teorikoaren eredua baztertuz, irakasleak -beren suposizioak artikulatu, aztertu eta berrikusteko oinarri gisa- beren praktika propioa teorizatu eta kontzeptualizatzera bultzatu behar ditugula argudiatzen du autoreak.
Artikulua saiatzen da erakusten ikasgelako datuak (klase biziak edo bideoz grabatuak, kasetean grabatuak edo k/ase-transkripzioak) baliabide apartak direla teorizatze-prozesua hasi eta jarraitzeko (1). Irakasleek gelako datuei emandako erantzun intuitibo eta subjektiboak galdera teorikoak -gero egungo arazo kontzeptualekin lot daitezkeenak- sortarazteko nola erabil daitezkeen erakutsi nahi du artikuluak. Galdera hauek iradokiko dituzte irakurri edo ikertu behar diren arloak, argitasuna eta ulerkuntza sakonagoa lortzeko. Teoriarekiko honelako planteamendua, irakasleen beren intuizioetan sustraitua eta espezifikotik orokorrera igarotzera bultzatzen dituena, badirudi esanguratsuagoa dela trebatzaileen input teorikoetan oinarritutakoa baino. Metodologia probatu zeneko irakasle-mintegi baten azalpena egiten du, eta irakasle-trebakuntzarako inplikazioak hausnartzen.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30







