lkasgelatik teorizatzen

Published: Tuesday, 29 December 1992, 12:50 PM
Beste iturrietatik

Irakasleen trebakuntzan teoria eta praktika integratzeko metodologia posible bat planteatzen du artikulu honek. Irakasleen trebakuntzarako programa gehienetan aurkitzen den input teorikoaren eredua baztertuz, irakasleak -beren suposizioak artikulatu, aztertu eta berrikusteko oinarri gisa- beren praktika propioa teorizatu eta kontzeptualizatzera bultzatu behar ditugula argudiatzen du autoreak. 

Artikulua saiatzen da erakusten ikasgelako datuak (klase biziak edo bideoz grabatuak, kasetean grabatuak edo k/ase-transkripzioak) baliabide apartak direla teorizatze-prozesua hasi eta jarraitzeko (1). Irakasleek gelako datuei emandako erantzun intuitibo eta subjektiboak galdera teorikoak -gero egungo arazo kontzeptualekin lot daitezkeenak- sortarazteko nola erabil daitezkeen erakutsi nahi du artikuluak. 

Galdera hauek iradokiko dituzte irakurri edo ikertu behar diren arloak, argitasuna eta ulerkuntza sakonagoa lortzeko. Teoriarekiko honelako planteamendua, irakasleen beren intuizioetan sustraitua eta espezifikotik orokorrera igarotzera bultzatzen dituena, badirudi esanguratsuagoa dela trebatzaileen input teorikoetan oinarritutakoa baino. Metodologia probatu zeneko irakasle-mintegi baten azalpena egiten du, eta irakasle-trebakuntzarako inplikazioak hausnartzen.