Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ordenadorea hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abuztuak 16
- Bisitak: 1404
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntza gauza zaila eta konplexua dela edonork daki. Baita mailaka daitekeen bilakaera edo prozesu baten barnean ulertu behar den zerbait dela ere. Nolanahi ere, txosten honen helburua ez da hizkuntz irakaskuntzari buruzko teorizapena eta irakaskuntza honetan aurkitzen diren akatsak nola zuzen daitezkeen aztertzea, prozesu horretan ordenagailuak bete ditzakeen hutsunez mintzatzea baizik. Beraz, hemen azalduko ditugun iritziak batez ere gure praktikan oinarritzen dira, eta azken hilabeteotan ordenagailuan lan eginez ikusi ditugun abantailez eta hutsuneez mintzatuko gara.
Hala ere, gure esperientzia arlo honetan oso motza dela aldez aurretik argi eta garbi adierazi nahi dugu. Honenbestez, hemen azalduko ditugun iritziak erabat subjektiboak, erdi-inprobisatuak, behin-behinekoak eta eztabaidagarriak gerta daitezkeela esan behar dugu. Eta, besterik gabe, ondoren irakaskuntzarekin zerikusi handia duten hiru puntu nagusi azalduko ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Bergaretxe, Jon
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Zenbakiak irakasten
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko apirilak 21
- Bisitak: 1420
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan euskararen irakaskuntza prozesuaren une puntual batean geldituko gara, zenbakien irakaskuntzan alegia, hor erabiltzen den materia didaktikoa, egiten diren jokoak eta burutzen diren ariketak aurkeztu asmoz. Eta hau, noski, ez soilik zenbakiak nola irakatsi erakusteagatik. Gure helburua zabalagoa da: euskararen irakaskuntza prozesuaren une jakin batean oinarrituz, zenbait material didaktiko, ariketa mota eta abarren berri ematea, hain zuzen ere.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 4
Irakaskuntzaren ikusketa
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 1026
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Alfabetatze eta euskalduntze mugimendua hedatzen eta eratzen doan neurrian, premia eta zeregin berriekin topo egiten dugu. Egoera berriak irtenbide eta erantzun berriak eskatzen ditu. Hauek moldatzerakoan, ez dago zertan dena asmatzen ibili beharrik, lehendik arlo berdintsuetan emandako urratsek ezer gutxi balio balute bezala.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 3
Hizkuntz irakaskuntzarako metodo komunikatibo baten zenbait ezaugarri
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 906
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lehen begirada batetan badirudi ausartegia dela, baita arroxkokeria ere, oraindik benetan merkatuan salgai ez dagoen material pedagogiko baten zenbait karakteristika adierazi nahi izatea. Gertuxeagotik begiratuz gero, ordea, horretan inolako ausardiarik ez dago. Izan ere, hizkuntz irakaskuntzak erakusten duenez, material didaktikoa azpian dautzan joera teoriko handi batzuen atzetik etortzen da beti: metodoek ez diete aurrea hartzen, baizik eta jarraitu egiten diete pentsamendu teorikoaren korronteei, eta nolabaiteko atzerapena nabarmenduz gainera.
- Atala:
- Egileak:
- Germain, Claude
- Leblanc, Raymond
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 3
Glotodidaktikaren didaktika: esperientzia bat
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 878
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurten emandako ikastaro labur baten berri eman nahi nuke artikulu honetan, interesgarri izan daitekeelakoan berreuskalduntzeko mugimenduan dabiltzanentzat. Ikastaro honen xedea glotodidaktikaren —hizkuntzen irakaskuntzaren— oinarri praktiko batzuk ezagutaraztea zen, eta Udako Euskal Unibertsitatearen barruan burutu zen.
- Atala:
- Egilea:
- King, Alan
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 3
Helduen euskalduntzea programatzen - 84
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko irailak 22
- Bisitak: 1771
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk, Euskal Herriko Lurralde Autonomoko helduen euskalduntzerako programazio ofizial berri hau eratzerakoan, euskararen irakaskuntzan eginiko lana biltzea izan du gogoan eta eginkizun dagoena bideratzea helburu. Honenbestez, irakasle, euskal eskola eta euskaltegi bakoitzaren esku geratzen da, orientabide ofizialak gidari dituela, eguneroko zeregina tokian tokiko baldintzapenei egokitzea. Izan ere, programa ez da ez metodoa, ez testuliburua; zerbait izatekotan, mugarriak jarri eta minimoak markatzen dituen bide-gidaria da.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Curriculuma
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
Atalase Maila
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 23
- Bisitak: 1066
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Atalase maila» kontzeptua J. A. van Ek-ek sortua da, unitate metagarrizko sistema europarraren barnean, Europako hizkuntzen irakaskuntzarako gutxieneko maila definitu asmoz. Kontzeptu hori ez zaio berez inongo hizkuntzari bereziki lotzen, edozein hizkuntzarentzat balio baitu.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Lizarralde, Joxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 2
Komunikazio-joerak hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 23
- Bisitak: 1022
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren gerra mundialaren ondoren, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan gertatu den aldaketarik nabariena komunikazio-joeren indartzearena izan da. Joera hau gero eta gehiago indartu da 1960. urteaz geroztik, metodo audiobisualen abiapuntu metodologikoen oinarrian dagoelarik.
- Atala:
- Egilea:
- HABE. Euskalduntze-Saila
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 2







