Ordenadorea hizkuntzen irakaskuntzan

Argitaratua: Thursday, 16 August 1984, 9:25 AM
Beste iturrietatik

Hizkuntzen irakaskuntza gauza zaila eta konplexua dela edonork daki. Baita mailaka daitekeen bilakaera edo prozesu baten barnean ulertu behar den zerbait dela ere. Nolanahi ere, txosten honen helburua ez da hizkuntz irakaskuntzari buruzko teorizapena eta irakaskuntza honetan aurkitzen diren akatsak nola zuzen daitezkeen aztertzea, prozesu horretan ordenagailuak bete ditzakeen hutsunez mintzatzea baizik. Beraz, hemen azalduko ditugun iritziak batez ere gure praktikan oinarritzen dira, eta azken hilabeteotan ordenagailuan lan eginez ikusi ditugun abantailez eta hutsuneez mintzatuko gara.

Hala ere, gure esperientzia arlo honetan oso motza dela aldez aurretik argi eta garbi adierazi nahi dugu. Honenbestez, hemen azalduko ditugun iritziak erabat subjektiboak, erdi-inprobisatuak, behin-behinekoak eta eztabaidagarriak gerta daitezkeela esan behar dugu. Eta, besterik gabe, ondoren irakaskuntzarekin zerikusi handia duten hiru puntu nagusi azalduko ditugu.