Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1327
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Errakuntzak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak izenburuz aurkeztu genuen 1986an tesina Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Zorroagan, duen Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean. Izenburuan bertan esaten denez, tesinak ondorengo ikerketa baten oinarriak jarri nahi ditu, eta hamar hurbilketaren bildumatzat jo daiteke. Hamar hurbilketa hauetako bederatzi bi sailetan banatzen dira, hamargarrena bibliografia delarik: lehenengo sailak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan » du .izenburu eta gaia bere osoan hartu eta urratzen du; bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehatzago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerketaren oinarriak jartzean.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
John Norrish
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abuztuak 2
- Bisitak: 1132
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azkeneko 11 urteotan Londoneko Unibertsitateko Hezkuntz lnstitutuan ari da irakaskuntzan beste hizkuntzatako ikasleei ingelesa irakasteko Departamenduan, eta baditu 25 urte ingelesaren metodologiaren ikerketa eta irakaskuntzan. Lehen Madrilen aritu zen, Tailandian gero hiru urtean Hezkuntza Ertainetako eskolan, sei urte Etiopiako Unibertsitatean beren lanean ingelesa beharko zuten ikasleei hizkuntza hori irakasten, eta ondoren lau urte egin zituen Ghanako Unibertsitatean. Bere ustez, bere egintza nagusienetako bat, ikasle etiopiarrei ingelesa irakasten ari zeta, testuliburu bat aurkeztekoan paratu zituen 64 irratiko emanaldiak dira. Artikulu askoren egilea da. Liburu bat argitaratu zuen 1983an, Language learners and their errors, ikasleen erroreak aztertzen dituena. Hauxe da, hain zuzen, elkarrizketa honetan ukitzen den gaia.
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Mario Rinvolucri
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 6
- Bisitak: 1006
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ingeles irakaslea eta Ingalaterrako Canterburyn bere egoitza duen Pilgrims erakundean ikerketa eta garapenerako zuzendaria. Irakaslegoaren prestakuntzara emana dago erabat, eta urtean ehunen bat egun egiten ditu bere herritik kanpo, hizkuntzen didaktikari buruzko ikastarotan lanean. Ingelesa irakasteko metodologiaz gain, gaztelania, italiera eta grekoa Alemanian eta Suizan italiera irakastekoak jorratuak ditu.
Mariok bere buruaz dio ikasgelan bai ariketen alorrean bai psikologiarenean gertatzen den guztiaz arduratutako metodogile dela. Eragin sakoneko artikulu asko eta dozena erdi bat liburu baditu idatziak. Mario Rinvolucri ez da idazle konbentzionala. Hainbeste imitatzaile dagoen alorrean, bere burutazio berri eta berritzaileak eskaintzen dizkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Rinvolucri, Mario
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Hutsegiteen inguruko zenbait ohar
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1275
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz ikasleek idaztean zein hitz egitean egiten dituzten errakuntzen kopuru haundia da irakasleok gehien kezkatzen gaituen arazoetako bat.
Hutsegiteak estuki loturik daude hizkuntzaren ikasprozesuarekin; eta horiek aztertzerakoan, zuzenketarako teknikak, guztiz baliagarri eta desiragarriak daitezkeenak, hautatu ez ezik, hutsegiteak gertatzearen zergatiak aurkitzen eta sailkatzen ere ahalegindu beharko dugu. Ikerketa honek hutsegite jakin bat nola zuzen daitekeen ikustarazi badiezaguke ere, are garrantzizkoagoa da ikastaldiari errakuntzak aldez aurretik kontutan harturik -eta ez alderantziz- ekitea.
- Atala:
- Egilea:
- Cenoz, Jasone
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
J.L.M. Trim
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 828
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Trim jauna Fonetika irakasle izan zen 15 urtez Londres eta Cambridge-n. Cambridgeko Unibertsitatean Linguistika Saila garatu zuen eta bertako lehenengo zuzendaria izan zen. Azkar arduratu zen Linguistika Aplikatuaz eta hizkuntzen irakaskuntzaz. 1969an Cambridge-n Linguistika Aplikatuaren JI. Nazioarteko Biltzarra antolatu zuen Europako Kontseiluaren laguntzarekin. Orduz geroztik Europako Kontseiluaren hainbat hizkuntz proiektutan aholkulari izana da. 1978az geroz CJLT-eko (Hizkuntzen Irakaskuntzarako Informazio eta Ikerketen Zentroa) zuzendari izan da Londresen.
- Atala:
- Egilea:
- Trim, J.L.M.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7
Mario Saltarelli
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abuztuak 16
- Bisitak: 1327
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauek argitaratzen direnerako, jo eta ke arituko da lanean Illinoiseko Unibertsitatean Linguistikako sailean irakasle den eta gure artean egon berria den Mario Saltarelli jauna. Jakina denez, bada zenbait unibertsitatetan «urte sabatiko » deritzanaren aukera. Epe horretan, ohizko zereginetatik at, nork bere ikerketa eta ikasketa lanak aurrera eramateko abagunea izaten du eta horixe izan da, hain zuzen ere. Mario Euskal Herrira etortzearen arrazoia.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5





