John Norrish

Argitaratua: Sunday, 2 August 1987, 11:50 AM
Solasean

Azkeneko 11 urteotan Londoneko Unibertsitateko Hezkuntz lnstitutuan ari da irakaskuntzan beste hizkuntzatako ikasleei ingelesa irakasteko Departamenduan, eta baditu 25 urte ingelesaren metodologiaren ikerketa eta irakaskuntzan. Lehen Madrilen aritu zen, Tailandian gero hiru urtean Hezkuntza Ertainetako eskolan, sei urte Etiopiako Unibertsitatean beren lanean ingelesa beharko zuten ikasleei hizkuntza hori irakasten, eta ondoren lau urte egin zituen Ghanako Unibertsitatean. Bere ustez, bere egintza nagusienetako bat, ikasle etiopiarrei ingelesa irakasten ari zeta, testuliburu bat aurkeztekoan paratu zituen 64 irratiko emanaldiak dira. Artikulu askoren egilea da. Liburu bat argitaratu zuen 1983an, Language learners and their errors, ikasleen erroreak aztertzen dituena. Hauxe da, hain zuzen, elkarrizketa honetan ukitzen den gaia.