Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Evaluación y aprendizaje", Sonsoles Fernándezek idatzitako artikulua
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko maiatzak 29
- Bisitak: 1598
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Evaluación y aprendizaje" artikulua idatzi du Madrileko Hizkuntza Eskolako Sonsoles Fernándezek; "marcoELE" aldizkariaren 24. zenbakian eman da argitara. Ebaluazio formatiboa edo ikasteko ebaluazioa du helburu; testuinguru nagusia, berriz, hizkuntzaren ikas-irakaskuntza. Alderdi teorikoaz gain, zer, noiz eta nola ebaluatu landu du egindako planteamenduari jarraikiz; datuak biltzeko erremintak ere aurkeztu ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Fernández, Sonsoles
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
Gramatikaren eta pragmatikaren arteko harremanak
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko otsailak 27
- Bisitak: 2295
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gai horren inguruan ari da José Amenós, Complutense unibertsitateko irakaslea, L de Lengua-ren 112 podcast honetan. Hizkuntzaren eraginpean aritzea eta praktika esanahidunen bidez hizkuntza erabiltzeko aukerak izatea omen da ikasprozesua burutzeko oinarrizko baldintza. Garrantzitsuena xede-hizkuntza behatzen irakastea dela dio, eta ama-hizkuntzarekin harremanetan jartzea. Izan ere, ama-hizkuntzaren ezagutza da xede-hizkuntza ikasteko ikasleak balia dezakeen tresnarik baliotsuenetako bat.
- Atala:
- Egileak:
- L de Lengua
- Amenós, José
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizkuntza-arloa:
- Pragmatika
Elegunea, atari berria
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko otsailak 14
- Bisitak: 1419
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Elegunea" proiektua jarri du abian HABE Liburutegiak Eibarko Juan San Martin liburutegiarekiko lankidetzan. Hizkuntzak ikasteko baliabideak biltzen dituen ataria da, horretarako Interneten dauden dohaineko baliabideak herritarren eskura jartzeko asmoz sortutakoa.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
Testu-ereduak A2 Idazmena: Mezua Eskoziatik
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko otsailak 13
- Bisitak: 1264
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Atzerrian ikasten ari den gazte batek, mezu bidez, gurasoen jakin-mina asetze aldera, oinarrizko informazioa ematea.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Maila:
- A2
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
Marrazkiari beldurrik ez
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko otsailak 9
- Bisitak: 3022
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan irudiak baliatzea ez da berria; "visual thinking" edo pentsamendu bisuala ere sarri entzuten da azken boladan. Kontua da, maiz, zer nolako gaitasuna dugun marrazkiak egiteko edota gaitasun horri buruz zer iritzi daukagun eta areagotu ahal dugun. Hala, aspaldi HABEKO MIK aldizkarian argitaratutako "Marrazkiari beldurrik ez "materiala jarri da interesatuen eskura IKASBIL esparruan.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Jolasa ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko abenduak 12
- Bisitak: 2276
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"L de Lengua"-ren" 110 podcast honetan Oriol Ripoll da "Hablando de juegos en el aula” gaiaz mintzatzeko gonbidatua. Elkarrizketan zehar gamifikazioa zer den azaltzeaz gain, eremu horretan izandako aldaketa nagusiaz mintzo da, eta, nagusiki, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan jolasaren egitekoaz.
- Atala:
- Egileak:
- L de Lengua
- Ripoll, Oriol
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Elkarrekintza hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 2404
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Behin baino gehiagotan mahairatu izan da ea zergatik egiten duen HEOCak bide induktiboaren aldeko apustu: “Ikaslearen interes eta behar komunikatiboetatik abiatuz, ikaslea, batez ere, bide induktibotik jardutera bideratuko da [70.or]” (HEOC, 2015). Azalpen zehatza bezain argigarria eskaintzen du Olga ESTEVEk bideo honetan. Vigotskyren teorian oinarrituta, saiatzen da galdera honi erantzuten: hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, zein metodologia litzateke transferigarria hizkuntza guztietara?
- Atala:
- Egileak:
- Esteve, Olga
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Autonomia
- Elkarrekintza
Gramatikaren lekua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. ECP
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko azaroak 14
- Bisitak: 1753
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Gramatikari leku nabarmena aitortu izan zaio betidanik hizkuntzen irakaskuntzan. Baina hizkuntzaren dimentsio komunikatiboa aldarrikatzeak ikuspegi gramatikalaz gain ikuspegi pragmatikoa ere kontuan hartzea ekarri du, eta diskurtso egokiaz edota ez-egokiaz hitz egitea. Horrenbestez, curriculum-proiektu batean, eta, ezinbestez, gaitasun diskurtsiboetan oinarritutako programazioetan, gramatikaren lekua zein den erabakitzea izango da benetako erronka.
- Atala:
- Egileak:
- Ferrer, Montserrat
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- Gramatika







