Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Curriculumaren berrikuntza eta ikasle helduaren autonomia
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 10
- Bisitak: 766
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez dago esan beharrik ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko finkatzen ditugun helburu eta xedeek gidatzen dutela curriculuma eta, ondorioz, baita klaseko pragmatika-lana ere. Hizkuntzen irakaskuntzan, ikasketen azken xede eta helburua hizkuntza ikastea da. Gizarteko aldaketek eta nazioarteko loturak gehitzeak hizkuntza ikasteko esperantza erabat berriak sortu dituzte: gero eta jende gehiago dago beste hizkuntzetan komunikatzeko gai izateko itxaropenez eta, beharbada, ez dute halabeharrez hizkuntza horiei buruzko irakaskuntza formala jasotzeko aukerarik. Horregatik, ikasleek hizkuntz gaitasun eta hizkuntz ikaskuntzari buruzko ezagupena jaso beharko lukete beren hizkuntz ikaskuntza formalean. Era berean, behar diren trebetasunak eta hizkuntzen erabilera eta ikaskuntzari buruzko ezagutza teknikoa izan beharko lukete.
- Atala:
- Egilea:
- Huttunen, Irma
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Hizkuntza hedatuenen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 10
- Bisitak: 600
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasgela, ikastegia edota hezkuntza-erakunde zabalagoak antolatzekoan, irakasle guztiok egiten ditugun curriculumek badute zerikusirik geure jardunean behin eta berriro erakusten ditugun portaera-rnolde batzuekin. Portaera horiek sustrai sendoak dituzte hainbat uste edo iritzitan. Hau da, irakasleak, irakaskuntzaren nondik norakoak erabakitzeko, egiazko jotzen dituzten zenbait oinarritatik abiatzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- Llobera, Miquel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Hizkuntza minorizatuen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra. Monografiak 3
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 6
- Bisitak: 1405
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duen ororekin du kurrikuluak lotura zuzena nahiz zeharkakoa. Berrikuntza kurrikularra ez da desafio makala, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-betea eta beti erantzuten asmatzea.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Zutabe/Hizpide/e-Hizpide monografikoa
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Hizkuntz irakaskuntza hizkuntza irakastea da
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 787
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauza jakina da hizkuntzen irakaskuntzari bi eratan so egin dakiokeela: prozesua den aldetik eta produktu edo emaitza den aldetik. Baina, ez da erraza bi ikuspegi horiek elkarrekin era egokian uztartzen. Artikulugilearen ustez, gehiegi azpimarratu da azken hamarkadotan, ingelesaren irakaskuntzan, prozesuaren ikuspegia emaitzarenaren kaltetan.
Eta, oreka berreskuratu nahiez, oinarrietara “itzultze bat” proposatzera dator. Hutsune bat ikusten die, bestalde, atazetan soilik oinarritutako syllabusei, ez baitute biderik uzten hiztegiaren irakaskuntzaz behar hainbat arretatzeko. Koxka hori berdindu asmoz, Syllabus Lexikalaren beharra ere aldarrikatzera dator Michael Swan.
- Atala:
- Egilea:
- Swan, Michael
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 42
Gramatikaren pendulua bueltan ote?
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
- Bisitak: 1259
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badaude H2 irakasteko alorrean hainbat ikasmetodo hizkuntzaren gramatika berariaz ez irakastea hobesten dutenak. Horien arabera, hizkuntza ikasteko aski da ikaslea komunikazio-testuinguruan mezua negoziatuz aritzea. Eta horrela arau gramatikalak era inplizituan eskuratuko dira hizkuntza erabiltzearen poderioz. Zenbait ikerketak erakutsi dute, ordea, hanka batek soilik eutsitako ikasprozesua trankin geldi daitekeela.
Eta, gramatikaren kontzientzia pizteak, inputa nabarmentzeak, hizkuntzaren formari erreparatzeak eta prozesu bidezko irakaskuntza gramatikalak gaia mahaigainera ekarri dute berriro.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
Zer ikas dezakegu jariotasuna vs. zuzentasuna eztabaidatik?
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
- Bisitak: 1269
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azkeneko hogei urteotan jariotasunaren eta zuzentasunaren inguruko eztabaidan argia ekarri duten puntu batzuk hausnartuko ditu artikulu honek, autore batzuen argudio nagusiak azalduz eta gaian sakonagotzeko erreferentzia batzuk eskainiz. Bigarren hizkuntzen didaktikan garrantzi handia duen gai hau ikasgelako ikuspegitik landuko du artikuluak, ikerketek erakutsitakoa eguneroko lanean isla dadin, irakaslea baita teoriak eskaintzen dituen ikuspegi eta proposamenak direnak direla, hizkuntza irakatsi behar duena.
Irakasleak horiek ondo ulertu eta ikasgelan mamitzen dituenean agertuko da teoriaren balioa eta zenbat eta irakaslea teoriako puntu nagusien jakitunago izan orduan eta hobeto garatuko ditu bere lanean estrategia egokiak.
- Atala:
- Egilea:
- Duffy, Tony
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
Hutsegiteen zuzenketa
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 718
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan arakatu nahi da zer esaten digun hizkuntzari eta hizkuntza ikasi eta irakasteari buruzko ikuspegi konkretu batek hizkuntz irakaskuntzaren arazo espezifiko batez: zer egin ikasleek gauzak txarto egiten dituztenean.
- Atala:
- Egilea:
- Johnson, Keith
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Syllabusak, corpusak eta datuek gidatutako ikaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 764
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi syllabus-mota bereizten ditu artikulugileak. Lehenengoak hizkuntzaren egiturak, nozioak, funtzioak hartzen ditu aintzat. Bigarrenak, berriz, ikasgelan burutu beharreko jarduera-multzo bat eskaintzen du, atazak, alegia. Eta, ez du aintzakotzat hartzen horretarako erabil daitekeen hizkuntza. Lehenengoak zuzentasunari begiratzen dio. Bigarrenak, berriz, jarioari. Nola orekatu osagaiok bietako baten kaltetan aritu gabe? Horra hor artikulugilearen kezka eta artikuluan jorratuko duen aztergai nagusia.
- Atala:
- Egilea:
- Willis, Dave
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39







