Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Lexikoa irakasteari buruzko zenbait ohar
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1064
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Berebiziko garrantzia du, ezbairik gabe, lexikoak hizkuntza batean. “Komunikatzeko, emadazu hiztegia eta ez gramatika-liburua” zioen irakasle batek. Hizkuntzen irakaskuntzan izan diren eta badiren korronte metodologiko guztietan, hein batean nahiz bestean, hartu da aintzat lexikoaren irakaskuntza. Artikulugileak lexikoa sailkatzeko modu bat eskaintzen du hemen eta, sailkapen hori gogoan, irakasteko proposamena ere egiten du lexikoaren formari bereziki erreparatuz. Berak dioenez, “-kor atzizkiak, esaterako, oinarriari ematen dion esanahia ikasi behar da, ez maitakor, haserrekor, suminkor… hitzen gaztelaniazko baliokideak, banan-banan. Hori baita, gure ustez, euskal lexikoa ikasteko bide emankorragoa, eta lexikoia antolatzeko era ziurragoa”. Artikuluan azpimarratzen da ikasleak ez dituela, besterik gabe, hitzak lotu behar ariketak edo jarduerak egiten dituenean, baizik eta ikasi behar dituela hitz horien esanahiak, konbinazioak eta erabilera mailak.
- Atala:
- Egilea:
- Arrigain Azkona, Isabel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Lexikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Ba al dago bizitzarik atazetan oinarritutako irakaskuntzatik harago?
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1093
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez da asmatu oraindik hizkuntz irakasle eta ikasle guztien gogobeteko ikasbidea. Artikulu honetan, begiratu egiten zaie ikasbide bat baztertzeko eta beste bat lehenesteko, hizkuntz irakaskuntzaren alorrean erabili ohi diren arrazoiei. Dirudienez, arrazoi horiek ez daude beti ere proba sendoetan sustraiturik.
Ikasbiderik eraginkorrena zein den zehaztearren egindako ikerketek makina bat aje eta behaztopa dituzte aurrean. Eta ikertzeko ahaleginak egin direnean, ez dira beti gailendu eraginkortasunaren sailkapenean ikasbiderik modernoenak, salduenak, itxuraz erakargarrienak.
Atazetan oinarritutako irakaskuntza zabal-zabal hedatu zen aurreko hamarkadan. Baina 2005etik aurrera gainbehera nabarmena dago gaiaren gaineko nazioarteko argitalpenetan. AOIk bere onena emana duelako ote? Hizkuntza esparru formalean ikasten denean, komunikazioa helburu, hizkuntz formez arduratzeak ere adituen arreta piztu du berriro ere.
Hizkuntzari objektu gisa begiratzeko ahalmena: kontzientzia metalinguistikoa, lorpen-emaitzen aurresalerik garbiena izan zen helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako azterlan batean.
Badago zertaz gogoeta egin ikasle bakoitzaren profila kontuan harturik, ikasgela, esparru informalaren ekarpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartu eta zeinek bere aldetik ere hiruki horretan zer eskain dezakeen zehaztekoan.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko maiatzak 5
- Bisitak: 968
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jakina da hizkuntzak erroreak eginez ikasten direla. Ikusmolde berri bat garatu da, hain zuzen ere, azken urteotan erroreen inguruan. Garai batean ez bezala, erroreak hizkuntzen ikas-prozesuaren erakusle nagusitzat hartzen ditugu eta ikasle bakoitzak ikas-prozesu horretan jarraitzen dituen urratsen adierazle dira.
Erroreak aztertuz, ikasleek xede-hizkuntza zenbateraino menderatzen duten jakitera irits gaitezke neurri batean, hizkuntza berria nola ikasten ari diren ezagutzera eta hizkuntza ikastean dituzten zailtasun batzuei antzematera.
- Atala:
- Egileak:
- Uria Garin, Larraitz
- Maritxalar Anglada, Montse
- Zabala Unzalu, Igone
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 74
Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko urtarrilak 3
- Bisitak: 1463
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hainbat hiztunek era eraginkorrean komunika dezakete hizkuntz baliabide gutxiren jabe izanik. Nola moldatzen dira, ordea, ehun, berrehun hitzi horrenbesteko etekina ateratzen? Eskuak mugituz, imintzioak eta keinuak eginez, besteak beste. Orobat, isiluneak, errepikak, itzulinguruak ere baliatzen dituzte. “Erraldoi” hitza ezagutzen ez badute “oso handia” esango dute horren ordez. “Baratze emankorra” esaten ez badakite “lur ona” esango dute. Hiztun horiek badira hizkuntza erabiltzeko gaitasun estrategikoaren jabe. Gaitasun estrategikoa gaitasun komunikatiboaren baitan bereizten den osagaietako bat da. Eta komunikazioan duen garrantzia aho batez aitortzen zaio hizkuntz irakaskuntzaren alorrean.
Artikulu honetan, gaiari begiratuko diogu nondik norako nagusiak jorratuz, eta, definizioak eta estrategia-sailkapenak eskainiz. Ebaluazioa ere hartuko dugu aintzat. Era berean, gaitasun hori irakatsi ote daitekeen izango dugu aztergai. Horrekin guztiarekin batera, euskarari dagokionez, ikerketa-ahalegin xume baten zertzeladak ere eskainiko ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 73
Ekintza komunikatiborantz (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 815
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza da gizakiok komunikaziorako dugun tresnarik behinena. Hizkuntzaren bidez pentsamenduak eta ideiak sortu, egituratu eta elkarrekin partekatzen ditugu. Baina, komunikazio-prozesu hori ez da vacuum batean gertatzen. Badira hainbat eragile tartean: nork igortzen du mezua?, nori edo norentzat?, zein ingurunetan?, zein da igorlearen xedea mezua bidaltzean?, zein testu-genero erabiliko du?
Artikulugileak galdera horiek jorratuko ditu hemen, eta osoki azaltzen da eragile horiek irakaskuntzan haintzat hartzearen aldeko. Artikulu hau aldizkari honen 70 alean egileak berak argitara emandako “Ekintza komunikatiborantz (I) lanaren segida
- Atala:
- Egilea:
- Urriz Goikoetxea, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Burn out: irakaslearen ajeak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 1059
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Makina bat aldiz esan eta idatzi ere egin da gure alorreko argitalpenetan irakasle izatea, pertsonekin lan egitea, ez dela torlojuak ekoiztea. Ikasle--taldearen aurrean jartzeak, gure kasuan hizkuntza irakasteko, hizkuntza jakiteaz gain pert sonak ezagutzea ere eskatzen du. Ohiko galdera izaten da pedagogia fakultateetan: “Zein da lehenengo baldintza Joni matematika irakasteko? Askok “matematika jakitea” erantzuten dute. Eta, irakasleak: “Ez, Jon ezagutzea” erantzuten du. Eskola emateak abildade sozialen jabe izatea eskatzen du, besteak beste. Pertsonen arteko gatazkak, gaizki ulertuak, erraz gerta daitezke eta, horrek guztiak badakar bere neke psikikoa. Artikulugileak, euskara-irakaslea izaki, ondo baino hobeto daki egoeraren berri, eta, hori gogoan Burn out sindromea hartu du idazgai. Horren sintomak, teoriak eta aldagaiak, eta bere iradokizunak ere eskainiko ditu artikuluan. Interesgarria da oso, ikuspegi praktikotik heldu baitio gaiari.
- Atala:
- Egilea:
- Goñi, Idoia
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Portfolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1634
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hezkuntzaren teorian gertatu den paradigma-aldaketak ezinbestean izan du bere isla ebaluazioa ulertzeko moduan. Izan ere, i(ra)kas-prozesua nolakoa, halakoa izango baita ebaluazioa. Atzean gelditu dira irakaskuntza ezagutza-transmisio hutsera mugatzen zireneko garaiak; gaur egun denok aitortzen dugu hizkuntzaren sistema gramatikala ezagutzea ez dela nahikoa ikasle batek hizkuntza erabiltzen dakiela esateko. Ikuspegi estrukturalistei ikuspegi komunikatibo, eklektiko eta konstruktibistek gailendu zitzaizkien. Irakasteak eta ikasteak zentzu berria hartu eta prozesua erabat aldatu zen. Prozesu horretan, ikaslea bihurtuko da ardatz, bera izango da bere ikastearen lehen egile eta erantzule. Eta irakaslea tresna lagungarria izango du prozesua horretan.
- Atala:
- Egilea:
- Arauzo, Amaia
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 67
Instrukzio bidezko hizkuntz ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionalen inguruko ikerketa: oztopoak eta aukerak*
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 846
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan ideia nagusi hau aurkeztu nahi dut: bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan (BHI) bigarren hizkuntzaren (H2) ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionala kontuan hartu behar direla, baina ikerketa-programa hori gauzatzen hasi aurretik zenbait oztopo epistemologiko eta metodologiko gainditu beharra dagoela. Ideia hori azaltzeko, lankideekin batera azken hamarkadan zehar garatu ditudan bi ikerketa-programa aztertu ditut zehaztasun handiz, bi alderdi hauetan oinarrituz nagusiki: kanporakoitasuna (estrabertsioa) aztertu dugu, batetik, BHIn gizabanakoen arteko desberdintasunen tradizioaren barruan ikertu beharreko aldagai psikologikotzat hartuz, eta H2)n emozioak nola adierazten diren aztertu dugu, bestetik.
Artikuluan zehar azaltzen dudanez, ikerketa isolatu edo bakartuen aurka jotzen dut. Eta instrukzio bidezko BHIn jakintza-alorren arteko harreman handiagoa behar dela diot. Testuan esaten dut aniztasun metodologiko eta epistemologiko handiagoa izango bagenu, instrukzio bidezko BHIren gaineko ikerketak hobetu egingo liratekeela.
Azkenik, iruditzen zait ikertzaileek afektua eta emozioak gehiago aztertuko balituzte, atzerriko hizkuntzak ikasteko materialen egileak eta atzerriko hizkuntzen irakasleak gehiago arduratuko liratekeela ikasleei emozioak H2n komunikatzen eta hizkuntza horretan gaitasun soziokulturalak garatzen irakasteko garaian.
- Atala:
- Egilea:
- Dewaele, Jean-Marc
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 64







