Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Motibazio, jarrera eta hizkuntz lorpena udal-langileen euskara-taldeetan
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1520
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulugileak ikerketa hau 2002-2003 ikasturtean burutu zuen Eusko Ikaskuntzaren eta EHUko Soziologia Fakultatearen ardurapean dagoen HIZNET Hizkuntza Plangintzarako Ikastaroaren barruan. Ikastaroaren bukaeran ikerlan bat egiten da jasotako jakintza eta ezagupen guztien ondorio gisa. Ikerketa horretan, Santurtziko Udal Euskaltegian jardundako hainbat euskara-ikasle helduk duten motibazioaren, jarreraren eta euskara ikastean egindako aurrerapenaren arteko elkarreragina bilatu nahi izan du. Ikasle horiek udal-langileak dira.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 60
Autoikaskuntza-zerbitzua euskara ikas-irakasteko (I)
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1261
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aspaldi honetan, sarritan entzun eta irakurri ahal izan dugu helduen euskararen irakaskuntza maldan behera datorrela, eta, euskaltegien sektoreak, krisialdian egonik, ausardiaz jokatu eta berrikuntzak proposatu beharko lituzkeela esparru berriak irabazteko eta betikoak ez galtzeko. Ildo honetatik, ordenagailu bidezko ikas-prozesuak eta autoikaskuntza-sistemak, besteak beste, gero eta ozenkiago aldarrikatu izan ohi dira, arazo gehienen konponbidea bailiran.
Aldi berean, eta neurri batean behintzat, joera nabaritu da ohiko taldeikaskuntza madarikatuen txokora baztertzeko. Baina, betiko legez, oreka mutur bi horien artean bilatu behar dugu, bakoitzaren nahien eta ahalmenen arabera, batera zein bestera gehiago hurbilduz. Bestalde, taldeikaskuntzan gertatu bezala, autoikaskuntzan ere ez dago jokabide edo aukera bakarra eta, ikasleek ikas dezaten balio duten neurrian, den-denak dira erabilgarri, emaitzek erakutsiko baitigute zeintzuk diren emankorrenak. Beraz, ondoko lerroetan, hausnarketarako bide bat eskaini nahi da, izan beharko lukeen ez baina izan daitekeen adibide batez osotua. Azkenik, esan beharra dago ekarpen hau HABEren ardurapean antolatutako Autoikaskuntza Batzordean izandako eztabaidak, iritzien trukaketa eta erabilitako materialak kontuan hartu gabe askoz urriagoa izango zatekeela. Doazkiela, beraz, bertan lankide izan ditudan guztiei nire eskerrik beroenak.
- Atala:
- Egilea:
- Unibaso, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktiko
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1314
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan, aldabide nabarmena egin dugu. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak prozesu hori abian jarri zuenean, honakoa izan genuen erronka nagusi: gramatika formalean ardaztutako irakas-ereduen mugak gainditzea eta geure praktikan txertatzea “gaitasuna”, “elkarreragina”, “estrategiak”, “diskurtsoa”... bezalako ideiak. Eta irakasbidea aldatu ahala, gauzak beste modu batera ulertzen hasi gara: gramatika lantzeko garai bateko moldeak ez direla erraz bateratzen komunikazioan ardaztutako eredu berriekin; eta ohartzen hasi gara, nolabait, gramatika eskuratzea uste baino prozesu korapilotsuagoa dela.
Hizlariak ikuspegi-aldaketa hainbat ardatzen inguruan eman dela azalduko du; baita bi korapilo ere, ikaskuntzaren alderdi psikologikoari lotuak: gramatika modu eraginkorrean ikasteko baldintzekin zerikusia duena, lehena; eta formari arreta jartzeak gaitasunaren garapenean duen ustezko ekarpenarekin zerikusia duena, bigarrena. Eta azalpen hori egin ondoren, gramatika ikasteko ataza-ereduak izango ditu aztergai: input-ari begirakoak, output-era bideratutakoak, birformulazio-atazak eta gramatikaren ikaskuntza espliziturako atazak. Azkenik, amaiera emango dio saioari, eredu bateratzaile baten inguruko gogoeta batzuk eginez.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
Ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan oinarritutako esku-hartze programa bat
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1219
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen egileak azterlan bat burutu du euskalduntze-alfabetatzearen
alorrean. Bi helburu nagusi izan ditu: batetik, euskara-ikasle helduengan
ikas-estiloek eta ikas-estrategiek zer-nolako eragina izan dezaketen
hizkuntz erabileran aztertzea. Eta, bestetik, ikerketaren emaitzak kontuan
harturik, esku-hartze programa pedagogiko bat eraikitzea. Berak
dioskunez, ikerketa honen ekarpen apala baina, akaso, nagusiena,
hauxe da: ikas-estrategietan eta ikas-estiloetan oinarritutako hizkuntza-
-irakaskuntza beste faktore bat da H2ren erabilera ikasgelaz kanpo bultzatzeko.
Faktore horrek zenbateko indarra duen ikuskizun dago. Baina,
esan ere esan liteke, ikaslearen autonomia indartzen den heinean,
zeharbidez eta neurri batean, ikaslea bultzatzen ari garela hizkuntza
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
Autoikaskuntza-zerbitzua euskara ikas-irakasteko (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1247
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikuluaren lehenengo partean (Hizpide, 55: 88-104), Autoikaskuntzaren oinarri teorikoak jorratu zituen egileak. Ikusi genituen, era berean, “Esparruak mugatzen” izenburupean: helburu orokorrak, ezaugarriak, norentzakoa, erabilera-motak, giza baliabideak eta azpiegitura. Eta badago sail horretan oso aintzat hartzea merezi duen azken atal bat ere: materialak. Beraz, geure arreta horrexeri eskainiko diogu eta baita osagai guztien arteko eraketari ere. Azkenik, artikulugileak hainbat fitxa-eredu ere eskainiko ditu osagarri.
- Atala:
- Egilea:
- Unibaso, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 56
Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2201
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eskuetan duzu, irakurle, Hizpide aldizkariaren 57. alea. Lan monografiko bati eskaini diogu, “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbide bat” izenburukoari.
Oinarrizko galdera du monografiak abiapuntu: behin EKP (Euskaltegi Kurrikuluaren Proiektua) eginda, orain zer? Hau da, nola egin euskaltegi- kurrikulua bera?
Irakasle kezkatuaren galdera da. Atzeman du kurrikuluan duela euskalduntzearen indarberritzearen giltzarria, eta sakontzen jarraitu nahi du. Nola gauzatu proiektua eta euskalduntzearen berrikuntza? Zein da hurrengo urratsa? Nola uztartu planteamendu berria eta eguneroko jarduna? Eta, bide batez, nola egin xede berezietako kurrikuluak ere? Kontua ez da espedientea betetzea, baizik serio hartzea HEOK (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) eta bihotzean duen egitasmo ausarta.
Kezka horiei erantzun nahi die lan monografiko honek, euskaltegi-kurrikulua( k) egiteko jardunbide bat eskainiz. Elkarrekin landu eta ondu dute jardunbidea Lourdes Elosegi eta Pello Esnal lankideek, eta hainbat euskaltegitako irakasleekin EKPak bideratuz probatu eta frogatu.
Aldi berean, lan sakona eta praktikoa da, HEOKaren erraietatik sortua eta euskaltegietako beharren arabera egina.
Zortzi artikulu / kapitulu izanik, lehenengoak laburbiltzen du monografiaren mamia. Izenburua ere monografiarena du: “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea”. Baina ez da jardunbide hutsa. Sustraietatik hartzen du kurrikuluaren gaia, eta oinarri sendoak ipiniz garatzen ditu jardunbidearen lau urratsak. Ekintza komunikatiboa kontzeptua du jardunbideak oinarri nagusia, horren ondorio den testuaren ikuspegiaz indartua.
Hain zuzen, “Ekintza komunikatiboa” du izenburu bigarren kapituluak, eta kontzeptu hori azaltzea xede, hizkuntzaren ikuspegi berria ezin egokiago biltzen eta adierazten duelakoan.
Hirugarren kapitulua, “Testuaren barne-arkitektura”, testuaren egitura aurkeztera emana dago, Bronckartek luze eta egoki landutako ereduari jarraiki. Autore ezagun honek hiru maila (edo geruza) bereizten ditu testuaren barne-eraketan, eta guztira zortzi osagai-edo atzematen: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) sekuentziak (testu-motak), 4) konexioa (testu-antolatzaileak), 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa.
Osagai horietako batzuk ezagun samarrak ditugu. Beste batzuk, aldiz, (ia) berriak. Bada, horietako bost dituzte langai monografiaren ondorengo kapituluek.
Azpimarratzekoak dira “Diskurtso-tipoak” –laugarren kapitulua– eta “Aditz-kohesioa” –zazpigarrena–. Izan ere, horietan atzeman daiteke, inon atzematekotan, noraino garamatzan hizkuntzaren ikuspegi –paradigma– berriak.
Azken kapitulua ere, “Modalizazioa”, arretaz irakurtzea merezi du. Hemen eta zazpigarren kapituluan ikusiko dugu nolako dimentsio berria hartzen duten aditzaren ohiko hiru funtzioek; hau da, denbora markatzeak, aspektua markatzeak eta modalizazioa gauzatzeak.
Gainerako bi kapituluak, “Testu-motak” eta “Konexioa: testu-antolatzaileak”, ezagunagoak ditugu edukiaz, baina jakingarriak gertatuko zaizkigu ostera ere. Hain da agortezina hizkuntzaren paradigma diskurtsibo- pragmatikoa.
Kapitulu guztiek didaktika dute abiapuntu eta helmuga euskararen i(ra)kaskuntzaren zerbitzuan. Eta euskal testuak dituzte behin eta berriro langai.
Azkenik, bi eranskinek osatzen dute lana. Lehenengoak, “Ekintza komunikatiboa helburu” izenekoak, euskalduntzearen hiru lehen mailetako hainbat ikas-helburu eskaintzen ditu. Bigarrenaren edukia, izenburuak berak adierazten du: “Testu baten azterketa”. Eta bibliografiari dagokion atalak burutzen du lana.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 57
Ahozko adierazpenaren gaineko hainbat gogoeta
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1230
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, gure ikasleek, euskaltegietako ikasleek, euskaran lortzen duten mintzamenari buruzko gogoetatxo bat egin nahi izan dut: zer egiteko kapaz diren euskaltegiko prozesua amaitzen dutenean, eta zer hutsune duten. Eta hutsune hori zenbateraino den gure irakasleon) erantzukizuna eta non dagoen konponbidea, baldin eta balego, jakina. Bildu ditugun datuak ez dira, beharbada, zehatz-zehatzak izango; baina, bai, geure ikasleen artean ikusitakoak eta azken urteotako esperientziari zuzen-zuzen lotuak.
- Atala:
- Egilea:
- Ugalde, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52
Ikaskuntza telematikoa: hainbat ideia
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1288
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure XXI. mendeko gizartea etengabe aldatzen ari da. Edozein arlotako profesionalek birgaitzeko ikastaroei jarraitu behar diete, beren burua eguneratuta izan nahi badute. Enpresa guztientzat kostu izugarria da langileak eguneratzea. Teknologia berriei esker, kostu hori murrizteko eta leku eta ordutegien mugak gainditzeko aukera dago. Euskara-irakasleei ere “on-line” ikasteko eskaintza luzatu nahi diegu, horien formaziorako ikastaroak antolatuz, HABEko plataforma telematikoan, “Irakaslearen Gunean”, hain zuzen ere. Han eta hemen ari diren euskara-irakasleentzat oso aproposa ikusten dugu ikaskuntza telematikoa, haien prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, euskaltegitik edota etxetik mugitu gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Lasheras, María José
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 52







