Didakteka
Ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan oinarritutako esku-hartze programa bat
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
- Bisitak: 844
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen egileak azterlan bat burutu du euskalduntze-alfabetatzearen alorrean. Bi helburu nagusi izan ditu: batetik, euskara-ikasle helduengan ikas-estiloek eta ikas-estrategiek zer-nolako eragina izan dezaketen hizkuntz erabileran aztertzea. Eta, bestetik, ikerketaren emaitzak kontuan harturik, esku-hartze programa pedagogiko bat eraikitzea. Berak dioskunez, ikerketa honen ekarpen apala baina, akaso, nagusiena, hauxe da: ikas-estrategietan eta ikas-estiloetan oinarritutako hizkuntza-irakaskuntza beste faktore bat da H2ren erabilera ikasgelaz kanpo bultzatzeko. Faktore horrek zenbateko indarra duen ikuskizun dago. Baina, esan ere esan liteke, ikaslearen autonomia indartzen den heinean, zeharbidez eta neurri batean, ikaslea bultzatzen ari garela hizkuntza bere kasa erabiltzera.