Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Gaitasun komunikatiboa ebaluatzen: mintzamena eta idazmena
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 977
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta menta handiagokoak dira gaitasun komunikatiboa zer den eta horren osagaiak nolakoak diren azaltzea xede duten ereduak. Eredu horiek azken bi hamarkadotan eraiki dira eta biziki eragiten diete hizkuntzen irakaskuntzari eta horien ebaluazioari. Artikulu honetan, eredu horiek aztertzeaz gain ebaluazioari begira dakartzaten ondorioei ere labur erreparatuko diegu baita alfabetatze-euskalduntzearen ikuspegitik ere.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 56
Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2249
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eskuetan duzu, irakurle, Hizpide aldizkariaren 57. alea. Lan monografiko bati eskaini diogu, “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbide bat” izenburukoari.
Oinarrizko galdera du monografiak abiapuntu: behin EKP (Euskaltegi Kurrikuluaren Proiektua) eginda, orain zer? Hau da, nola egin euskaltegi- kurrikulua bera?
Irakasle kezkatuaren galdera da. Atzeman du kurrikuluan duela euskalduntzearen indarberritzearen giltzarria, eta sakontzen jarraitu nahi du. Nola gauzatu proiektua eta euskalduntzearen berrikuntza? Zein da hurrengo urratsa? Nola uztartu planteamendu berria eta eguneroko jarduna? Eta, bide batez, nola egin xede berezietako kurrikuluak ere? Kontua ez da espedientea betetzea, baizik serio hartzea HEOK (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua) eta bihotzean duen egitasmo ausarta.
Kezka horiei erantzun nahi die lan monografiko honek, euskaltegi-kurrikulua( k) egiteko jardunbide bat eskainiz. Elkarrekin landu eta ondu dute jardunbidea Lourdes Elosegi eta Pello Esnal lankideek, eta hainbat euskaltegitako irakasleekin EKPak bideratuz probatu eta frogatu.
Aldi berean, lan sakona eta praktikoa da, HEOKaren erraietatik sortua eta euskaltegietako beharren arabera egina.
Zortzi artikulu / kapitulu izanik, lehenengoak laburbiltzen du monografiaren mamia. Izenburua ere monografiarena du: “Euskaltegi-kurrikuluak egiteko jardunbidea”. Baina ez da jardunbide hutsa. Sustraietatik hartzen du kurrikuluaren gaia, eta oinarri sendoak ipiniz garatzen ditu jardunbidearen lau urratsak. Ekintza komunikatiboa kontzeptua du jardunbideak oinarri nagusia, horren ondorio den testuaren ikuspegiaz indartua.
Hain zuzen, “Ekintza komunikatiboa” du izenburu bigarren kapituluak, eta kontzeptu hori azaltzea xede, hizkuntzaren ikuspegi berria ezin egokiago biltzen eta adierazten duelakoan.
Hirugarren kapitulua, “Testuaren barne-arkitektura”, testuaren egitura aurkeztera emana dago, Bronckartek luze eta egoki landutako ereduari jarraiki. Autore ezagun honek hiru maila (edo geruza) bereizten ditu testuaren barne-eraketan, eta guztira zortzi osagai-edo atzematen: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) sekuentziak (testu-motak), 4) konexioa (testu-antolatzaileak), 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa.
Osagai horietako batzuk ezagun samarrak ditugu. Beste batzuk, aldiz, (ia) berriak. Bada, horietako bost dituzte langai monografiaren ondorengo kapituluek.
Azpimarratzekoak dira “Diskurtso-tipoak” –laugarren kapitulua– eta “Aditz-kohesioa” –zazpigarrena–. Izan ere, horietan atzeman daiteke, inon atzematekotan, noraino garamatzan hizkuntzaren ikuspegi –paradigma– berriak.
Azken kapitulua ere, “Modalizazioa”, arretaz irakurtzea merezi du. Hemen eta zazpigarren kapituluan ikusiko dugu nolako dimentsio berria hartzen duten aditzaren ohiko hiru funtzioek; hau da, denbora markatzeak, aspektua markatzeak eta modalizazioa gauzatzeak.
Gainerako bi kapituluak, “Testu-motak” eta “Konexioa: testu-antolatzaileak”, ezagunagoak ditugu edukiaz, baina jakingarriak gertatuko zaizkigu ostera ere. Hain da agortezina hizkuntzaren paradigma diskurtsibo- pragmatikoa.
Kapitulu guztiek didaktika dute abiapuntu eta helmuga euskararen i(ra)kaskuntzaren zerbitzuan. Eta euskal testuak dituzte behin eta berriro langai.
Azkenik, bi eranskinek osatzen dute lana. Lehenengoak, “Ekintza komunikatiboa helburu” izenekoak, euskalduntzearen hiru lehen mailetako hainbat ikas-helburu eskaintzen ditu. Bigarrenaren edukia, izenburuak berak adierazten du: “Testu baten azterketa”. Eta bibliografiari dagokion atalak burutzen du lana.
- Atala:
- Egileak:
- Esnal, Pello
- Elosegi, Lourdes
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 57
Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 965
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru erreferentzia nagusi ditugula dihardugu euskaltegi-kurrikuluak lantzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza (eginkizun) komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.
Azken batean, zerbait egitea da hitz egitea: norbaitekin hizketan (elkarrizketan) jardutea, norbaiti zerbait esatea, hitzaldi bat ematea, gutun bat idaztea, ohar bat idaztea… Horiek dira ekintza komunikatiboak, eta testutan (ahozkotan nahiz idatzitan) hezurmamitzen dira.
Testuaren eraketa aztertuz, diskurtso-tipoak azaldu genituen aurreko alean, HIZPIDE 52.ean, Bronckarten lana abiapuntu hartuta. Ildo beretik, testu -motak landuko ditugu hemen, berriro ere Bronckart abiapuntu. Baina, oraingo honetan, bereizketa bat kontuan hartuta. Izan ere, testu-motak (eta, aldeak alde, diskurtso-tipoak), testu-antolaketaren elementu (sekuentzia) ez ezik, hizkuntz ekintza ere badira.
Horrela, gauzak argixeago gera daitezke, kurrikuluaren lau osagai nagusiak (helburuak, edukiak, metodologia eta ikaslearen ebaluazioa) zehazte eta biltze aldera.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 763
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen bidez 1956tik 1986ra bitartean hogeita hamar urtez helduen euskararen irakaskuntzan erabilitako metodoen bilakaera aztertzen da. Bilakaeraren ikerketa honetan, metodo berrietan, Europatik izandako eraginak eta metodoen arteko elkarren eragina ere jorratu izan dira batez ere. Hori guztia ezin uler zitekeen urte horietan Euskal Herrian izandako egoera sozial eta politikoa kontuan hartu barik. Izan ere, urte horietan sortutako kontzientziazio-prozesu baten bidez 70eko hamarkadaz geroztik, inoiz ez bezala, heldu askok euskara ikasteari edota alfabetatzeari ekin zioten, eta, egoera berri horrek azalduko lituzke, besteak beste, metodo zaharrei egindako kritikak, metodo berrien ekoizpena eta, oro har, metodo guztien gabeziak. Lan honek 2003an EHUn irakurritako doktore-tesian du oinarri: “30 urte euskal kulturan (1956-1986): Euskalduntzea eta Alfabetatzea”.
- Atala:
- Egilea:
- Larrea, Kepa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Euskalduntze eta alfabetatze curriculuma irakasleen beharretara egokitua
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 885
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IRALE Hezkuntza Sailaren menpeko programa bat da, Autonomia Erkidegoko irakasleak euskalduntzeko zeregina duena, eta haren lana, noizean behin, komunikabideen bitartez edo bestela ere gizarteratu izan da, baina ez beti behar besteko zehaztasunez edo eragiten dioten faktore guztiak kontuan hartuz. Beraz, oso egoki eta estimatzekoa da oraingo aukera honetaz baliatu ahal izatea, gure lanaren berri sakon eta zehatza ematen saiatuko baikara proposatutako gaiaren inguruan.
- Atala:
- Egilea:
- Mozos, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua: EKPa
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1789
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Aldaketa asko eta askotarikoak ari dira gertatzen hezkuntza-sisteman azken urteotan. Eta garatu eta hezurmamitzeko denbora luzea behar duten berrikuntza-planek, zenbaitetan arrapaladan abian jarri arren, ozta-ozta erantzuten diete gizartearen eskariei, pausaje arineko ibiltari dugu-eta gizartea. Eta helduen euskalduntzea eta euskaltegiak ez dira zurrunbilo horretatik at geratzen. Tokian tokikoari erantzuteko tresna lagungarri bat Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua da (EKP). Horren goi-beheak ditu artikulu honek jorragai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako irakasleen formazioa: euskara
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 10
- Bisitak: 741
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jarraian aurkeztera noan lanak helburu bikoitza du; batetik, "Bigarren Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Formazioa: Euskara" graduondokoaren curriculumaren inguruko zertzelada batzuk eskaintzea eta, bestetik, graduondoko programak izaniko garapenaren berri ematea. Arlo akademikoari dagokionez, aipaturiko graduondokoa burutzeak helduen euskalduntze-prozesuan diharduen irakasleriaren formakuntza ahalbidetu du. Hori horrela izanik, HABEk unibertsitatearekin elkarlanean, irakasleriaren prestakuntzari ekiteko nahia edo borondatea azaldu zuen, modu honetara graduondoko ikasketak burutu izanak, ikasleriari titulu bat eskuratzeko aukera irekitzen ziolarik.
- Atala:
- Egilea:
- Etxeberria, Feli
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Euskalduntze eta Alfabetatzerako diploma
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 6
- Bisitak: 720
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diploma 1992ko urrian zabaldu zen lehenengo aldiz. Ikasketa hauek Euskal Kulturaren Batzarraren (EKBren) inguruan biltzen ziren hainbat helduen euskalduntze eta alfabetatzerako erakunderen, eta batez ere AEKren iniziatibaz sortu zen. Garai hartan ez zegoen komunikaziobide onik administrazioaren eta AEKren artean. Euskaltegi hauek euskalgintzan garatzen zituzten lan-ildoak kontuan hartuko lituzkeen formazio-egitaraua bultzatu nahi zuten, beren irakasleen formaziorako baliagarria izan zedin, batetik, eta homologaziobide, bestetik.
- Atala:
- Egilea:
- Jauregi, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3







