Testu-ereduak B1 Mintzamena: Ebola gaitza

Publicado: miércoles, 13 de enero de 2016, 15:50
mintzamena b1
  • Atala:
  • Área de conocimiento:
  • Trebetasunak:
  • Nivel:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Visitas: 881
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean albisteak kontatzea, helburua izanik besteak jakinaren gainean jartzea, iritzia eskatzea eta gaitzespena adieraztea.

Ebola gaitza

Igor: Aizue, entzun al duzue ebolaren kontu hori?

Ander: Ez, bada; zer da hori?

Igor: Gaitz bat, gizona! Aspaldian ez da besterik entzuten! Afrikatik etorri da Europara, eta oso kutsakorra da.

Jone: Eta noiz gertatu da hori?

Igor: Baina… non bizi zarete zuek? Ez al dituzue berriak entzuten? Apaiz bat ekarri zuten Afrikatik Madrilera, ebolaz gaixotuta, eta bera zaindu zuen erizaina kutsatuta dago orain.

Ander: Eta zergatik ez zuten gaixoa Afrikan sendatu?

Igor: Horixe da jende askok pentsatzen duena, Osasun ministroarena dela errua. Berak erabaki zuen gaixoa hegazkinez Madrilera eramatea. Eta begira orain! Erizaina kutsatuta eta beste asko obserbazioan.

Jone: Zer hanka-sartzea!

Ander: Orduan, hobe zuten ezer ez egitea eta apaiza Afrikako medikuen esku uztea…

Igor: Horrelako kasuetan, gaixoak eskubidea omen dauka jaioterrira etortzeko. Hori ez da harritzekoa. Kontua da gauzak gaizki egin dituztela, eta horregatik dago jendea orain izututa.