Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B1 Mintzamena: Ebola gaitza
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Visits: 862
- Comments: 0
- Favorites: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagunartean albisteak kontatzea, helburua izanik besteak jakinaren gainean jartzea, iritzia eskatzea eta gaitzespena adieraztea. |
Ebola gaitza
Igor: Aizue, entzun al duzue ebolaren kontu hori?
Ander: Ez, bada; zer da hori?
Igor: Gaitz bat, gizona! Aspaldian ez da besterik entzuten! Afrikatik etorri da Europara, eta oso kutsakorra da.
Jone: Eta noiz gertatu da hori?
Igor: Baina… non bizi zarete zuek? Ez al dituzue berriak entzuten? Apaiz bat ekarri zuten Afrikatik Madrilera, ebolaz gaixotuta, eta bera zaindu zuen erizaina kutsatuta dago orain.
Ander: Eta zergatik ez zuten gaixoa Afrikan sendatu?
Igor: Horixe da jende askok pentsatzen duena, Osasun ministroarena dela errua. Berak erabaki zuen gaixoa hegazkinez Madrilera eramatea. Eta begira orain! Erizaina kutsatuta eta beste asko obserbazioan.
Jone: Zer hanka-sartzea!
Ander: Orduan, hobe zuten ezer ez egitea eta apaiza Afrikako medikuen esku uztea…
Igor: Horrelako kasuetan, gaixoak eskubidea omen dauka jaioterrira etortzeko. Hori ez da harritzekoa. Kontua da gauzak gaizki egin dituztela, eta horregatik dago jendea orain izututa.