Testu-ereduak B1 Irakurmena: Egoki argaltzeko

Argitaratua: Friday, 8 July 2016, 12:38 PM
irakurmena b1

Ekintza komunikatiboa: Aldizkari batean, gai bati buruzko garrantzizko informazioa aurkitzea eta ulertzea.

Egoki argaltzeko


“Pisua da jaten dugunaren eta gastatzen ditugun kalorien arteko emaitza.” Hori dela-eta, hona hemen 10 aholku osasuntsu argaltzeko:

 

• Beste era batean jaten ohitu: pixkana, ez kolpetik. Kolpetik kentzen diren kiloak kolpetik hartzen dira.

• Jaten dena ez da dieta bezala ulertu behar. Ohiturak aldatzea da kontua.

 • Zaindu zer jaten den: erreparatu kantitateari eta kalitateari. Otordu guztiak egin.

 • Eserita jan; zutik edo ibilian eginez gero, gehiago jaten da.

 • Poliki jan eta ondo mastekatu.

 • Tea edan; gantza azkarrago galtzen laguntzen du.

 • Otorduak egunero ordu berean egiteak lagundu egiten du.

 • Otordu bakoitzaren aurretik 2 baso ur edan.

 • Ariketa fisikoa egin. Gustukoa den edozein izan daiteke: bizikleta, lasterka egitea, igeriketa, ibiltzea... Mugitzea da kontua, egun batetik bestera utziko ez den zerbait egitea. Gosaldu aurretik egiten bada, hobeto.

 • Ez erabili janaria antsietateari kontra egiteko. Saiatu erlaxazio-ariketak egiten.