Testu-ereduak B1 Irakurmena: “Amama” filma

Argitaratua: Thursday, 19 May 2016, 12:05 PM
irakurmena b1

Ekintza komunikatiboa: Atzerriko lagun bati, film bat ikusarazteko helburuarekin, lagun batek bidaltzen dion gonbidapen-mezua ulertzea.

"Amama" filma


Iepa, Josu!

Zer moduz Parisen? Masterra bukatzen jada, ezta?

Hemen, iristear da Zinemaldia. Euskarazko film bat guztien ahotan dabil aurten! “Amama” da filmaren izenburua, eta Sail Ofizialean lehiatuko da. Ikustera joan behar genuke. Asier Altuna da zuzendaria, “Bertsolari”  film luzea zuzendu zuena. Gizon horrek film onak egiten ditu, ia beti.

“Amama” fikziozko lehen filma da berarentzat. Ziur nago kalitate onekoa izango dela; lan egiten duten aktoreak ikusi besterik ez dago: Kandido Uranga, Klara Badiola, Iraia Elias… Eta gaia, berriz, oso geurea da. Baserria ulertzeko bi modu agertzen dira filmean, eta talka egiten dute. Belaunaldi ezberdinak, badakizu.

Etorri hilaren 21erako, egun horretan estreinatzen da-eta. Animatu, eta elkarrekin joango gara ikustera!

Laster arte, paristar!

Iñigo