Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Irakurmena: Zaborra biltzeko eredu berria
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 886
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Administrazioko jakinarazpen bat ulertzea. |
Zaborra biltzeko eredu berria
Tolosaldeko Mankomunitatetik herritarrak zoriondu nahi ditugu, bilketa-eredu berrira hain ongi moldatzeagatik eta lortzen ari garen birziklatze kopuru txalogarriengatik.
Dakizuenez, Tolosaldeko Mankomunitateak bere gain du eskualdeko hondakinen kudeaketa eta, beraz, baita araudia betearazteko ardura ere.
Horren ildotik, Abuztuaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ordenantza Orokorreko araudia betearazten hasiko gara aurrerantzean; alegia, etxe eta merkataritza hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen araudia.
Beraz, hemendik aurrera, araudia betetzeko eskatzen dizuegu herritarrei. Horrela egin ezean, aipatutako ordenantzako II. kapituluan agertzen diren arau-hausteak zigortzen hasi beharko dugu.
Ondorioz, hondakinak ez sailkatzea, beharrezko kuboak ez erabiltzea edota zabor-poltsak kalean uztea zigortu egingo dira aurrerantzean.
Herri txukunen alde egin dezagun, guztion mesederako.
Tolosako Mankomunitatea
(Moldatua)