Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Udako opor-txandak
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1432
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lankideekin opor-txanden inguruan eztabaidatzea, argudio arrazoituak eta erantzun egokiak emanez. |
Udako opor-txandak
Administraria: Egun on. Maiatzean gaude, jada. Udako oporrak noiz hartu behar dituzuen esan behar didazue.
Langilea 1: Baina hori ez al da idatziz egiten? Iaz, horrela egin genuen.
Administraria: Bidali nizuen mezu bat apirilean, Excel taula batekin, baina ez duzue bete.
Langilea 2: Ni oso lanpetuta ibili naiz, eta ez diot kasurik egin. Emaztearekin hitz egin beharra daukat oporrak adosteko.
Administraria: Bada, azkar ibili mesedez. Nagusiak esan dit aste honetarako behar duela opor-txanden zerrenda.
Langilea 3: Nik, aurten, iraileko lehen hamabostaldia hartuko dut. Pasa den urtean, abuztuan hartu behar izan nituen, derrigor. Gogoratzen duzue, ezta?
Langilea 2: Nagusiak ez dizu utziko hilabete horretan hartzen! Orduantxe izaten dugu lanik gehien!
Langilea 1: Bada, iaz eman zion baimena irailerako beste langile bati.
Langilea 3: Hala da! Urtero ematen dio baimena baten bati irailean. Horrexegatik eskatu behar dut nik ere.
Langilea 2: Iaz, Albertori eman zion baimena, eta ederki dakizue zergatik. Albertok ez du jendaurrean lan egiten. Guk bai, ordea.
Langilea 3: Hori ez da horrela! Albertok eskaera berezi bat egin zion nagusiari idatziz. Horregatik lortu zuen nagusiaren onarpena.
Langilea 1: Niri berdin zait oporrak irailean ez hartzea. Gainera, hiru garenez, iruditzen zait gutako batek hartu ditzakeela irailean. Beste bion artean artatuko genituzke bezeroak, lan gehixeago eginda.
Langilea 2: Niregatik ere, lasai hartu! Uztailean hartzeko asmoa daukat, San Ferminetatik hil bukaerara arte. Hala ere, ikusiko duzu: ez duzu iaz Albertok izan zuen zorterik edukiko.
Langilea 3: Zer arraio! Beharbada, ezohiko eskaera bat egingo diot neuk ere, nahiz eta ez eduki horretarako arrazoirik. Ez dakit nola lortuko dudan, baina nik aurtengo iraila New Yorken pasatuko dut!
Administraria: Beno, norberak eskatu dezala sudur-puntan jartzen zaiona, baina ostiralerako jakinarazi behar didazue. Hortik aurrerakoak, nagusiaren kontu!