Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Telefono-zerbitzura kexaka
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1445
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Erakunde batean, ezezagunei, erreklamazio zehatz bat egitea, azaldutakoaren inguruan konponbidea eskatuz. |
Telefono-zerbitzura kexaka
Bezeroa: Egun on! Askotan deitu dut zuen telefono konpainiara, baina inork ez dit erantzun! Horregatik nago hemen gaur!
Enplegatua: Egun on. Lasaitu eta eseri zaitez, mesedez. Zein da zure arazoa? Zer egin dezaket laguntzeko?
Bezeroa: Telefonoaren linea ez dabil ondo azken egunotan. Gainera, elkarrizketak gurutzatzen direnez, beste batzuen solasak entzuten ditut!
Enplegatua: Ulertzekoa da zure amorrua, baina batzuetan horrelakoak gertatzen dira. Ahaleginduko gara lehenbailehen konpontzen.
Bezeroa: Normala iruditzen al zaizu beste batzuen hizketaldiak entzun beharra? Hilabete honetako faktura merkeagoa izango da, ezta?
Enplegatua: Zoritxarrez, ezin dugu horrelakorik egin. Kontratuan jartzen du horrelako gorabeherek ez dutela murrizten hileko kuota.
Bezeroa: Horixe behar genuen! Emadazu erreklamazio-orri bat! Telefonoa ondo edo gaizki ibili, kopuru bera ordaindu behar al dugu? Hori al da zerbitzu ona ematea? Ez dut ezer ulertzen.
Enplegatua: Enpresa guztiek daukate gorabeheren gaineko jokabide bat. Nik horren berri eman besterik ez dut egiten. Bete ezazu erreklamazio-orria eta erantzungo dizugu. Gure enpresan badauzkagu abokatuak, eta beraiek bideratuko dute gorabehera hau.
Bezeroa: Ba, ez zaie lanik faltako! Erabiltzaile askok dute arazo bera!
Enplegatua: Barkatu eragozpenak, berriro ere, eta emadazu erreklamazioa mesedez. Jendea daukat zain. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.