Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Pasadizo lazgarria
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1240
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Bilobak hala eskatuta, pasadizo bat kontatzea, haren galderei erantzunez eta irakatsia emateko helburuarekin. |
Pasadizo lazgarria
Pasadizo lazgarria
|
Igone: Aitonaaaa…konta iezadazu gaztetako pasadizoren bat. Aitona: Nireak jada badakizkizu, Igone. Igone: Bada… herrian gertatutako zerbait, orduan. Aitona: Gogoan daukadana triste samarra da. Jeronimo Saroberi gertatua da. Igone: Hasi, hasi kontatzen! Aitona: Jeronimo gazte lerden bat zen. Herriko aguazila zen, harroputza, eta akzio txar asko egina. Pentsa, Akerbeltz zuen ezizena. Igone: Jarraitu, jarraitu. Zer gertatu zitzaion, bada? Aitona: Eskale bat azaldu zen behin herriko plazara, eta, nahiko edanda zegoenez, hara non ematen dion belarrondoko bat han jolasean zebilen ume bati. Igone: Baina… harena zen umea? Eskalearena? Aitona: Ez, ez, gure herriko mutiko bat zen, Antonioren eta Tomasaren semea. Igone: Eta? Aitona: Aguazilak, arlote haren masailekoa ikusi zuenean, egundoko astindua eman zion. Harrezkero, ez zen berriro bere hanken gainean jarri, proportziorik gabeko jipoia eman baitzion Akerbeltz-ek. Igone: Eta zerorrek guztia ikusi al zenuen? Aitona: Bai, nire begien aurrean daukat oraindik. Plazaren erdi-erdian egurtuzuen. Kontua da, Igone, gertatu zen horrek ondorena ekarrikoziola gero Jeronimori. Igone: Mendekuren bat, ziur… Aitona: Halaxe da. Zurrumurruek diotenez, eskaleak bazituen senideak, eta haietako biren artean ordaina eman zioten gure aguazil horri. Aiztokada mordoa emanda akabatu zuten. Erreka-zulo batean agertu zen gorpua. Igone: Pasadizo beldurgarria, ezta aitona? Aitona: Bai horixe! Izugarria da, baina gertatua. Akerbeltz hilda, eta eskalearen senideak kartzelan. Igone: Eta belarrondokoa hartu zuen mutiko hura bizi al da? Aitona: Bai, bizi da, baina ez dizut esango nor den. Dena ez da kontatu behar izaten. Igone: Jo, aitona, esadazu nor den… Aitona: Ezetz, bada! Pasadizo guztiek daukate beren irakatsia, eta horrekin geratu!
|