Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Irailaren 11ko atentatuak
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1236
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagun bati gertaera jakin bat kontatzea, sentimenduak eta jarrerak adieraziz eta beretzat gertaera horiek izan duten garrantzia nabarmenduz. |
Irailaren 11ko atentatuak
Irailaren 11ko atentatuak
Josu: Gaur irailaren 11ko atentatuen urteurrena da.
Enara: A, bai. 2001ean izan zen, ezta? AEBtan, oker ez banago…
Josu: Izugarria izan zen! Guztira, 3.000 pertsona hil zirela uste da, eta beste 6.000 zauritu ziren.
Olatz: Zuk, Josu, zuzenean ikusi zenuen New Yorken gertatutakoa. Nola oroitzen duzu?
Josu: Ez nengoen World Trade Center-etik urrun. Lehenik eta behin, egundoko zarata entzun genuen. Hegazkinak eraikina jotzean atera zuen leherketa-hotsa zen. Berehala, ke beltz lodi batek hartu zuen inguru guztia. Jendea noraezean zebilen korrika, eta garrasiak entzuten ziren etengabe. Zur eta lur nengoen.
Enara: Eta gero, gainera, bigarren hegazkinak jo zuen beste eraikina, ezta? Nik telebistan ikusi bainuen…
Josu: Horrela da, bai. Bigarren eztanda are okerragoa izan zen alde psikologikotik; izan ere, garbi geratu zitzaigun atentatu baten aurrean geundela, nahiz eta ez genekien yihadistak zirela. Zenbat eta denbora gehiago pasatu, orduan eta handiagoa zen kaosa. Su-hiltzaileei asko kostatu zitzaien iristea, baina lan oso ona egin zuten hiritarrak salbatzen. Beraietako asko jendeari lagunduz hil ziren. Oraindik malkoak etortzen zaizkit gogoratzean!
Olatz: Ez da gutxiagorako!
Josu: Nazio Batuek eraso terroristatzat jo zituzten atentatuak, eta segurtasunari buruzko politika aldatu egin zen mundu osoan.
Enara: Atentatuen eragina handia izan zen, ezta?
Josu: Bai, zalantzarik gabe. AEBtako eta munduko merkatuak geratu egin ziren irailaren 17ra arte, eta kontsumoak ere behera egin zuen, jendeak ez baitzuen merkataritza guneetara joan nahi, ezta bidaiatu ere.
Olatz: Eta zer irakaspen atera duzu esperientzia horretatik, Josu?
Josu: Bada, munduan egonezin handia dagoela. Eta, agintariei dagokienez, badutela zer konpondu; ahal duten neurrian, egoera baretzen ahalegindu behar luketela.