Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Lan bila
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1412
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Langabe batek, telefonoz, lana aurkitzeko asmotan, eskualdeko enplegu-agentzia bati orientabidea eskatzea. |
Lan bila
|
Enplegatua: Tolosaldea Garatzen (Enplegurako Agentzia), egun on. Langabea: Egun on. Enplegatua: Laguntzerik bai? Langabea: Unibertsitate-ikasketak amaitu ditut, eta lan bila nabil. Enplegatua: Ederki. Lizentziatua zara, orduan. Zer ikasketa egin dituzu? Langabea: Ingeles filologia, baina horrekin zerikusirik ez duen lanen bat ere egingo nuke. Enplegatua: Aurrena zuk ikasitakotik abiatuko gara, ezta? Langabea: Bai, jakina. Ahal balitz, ingeles-irakasle aritu nahiko nuke; edo, bestela, ingelesetik testuak itzultzen, euskarara zein gaztelaniara. Enplegatua: Ongi. Bada… begira, berriki argitaratu dute Bigarren Hezkuntzarako deialdia. Alegia, 2016ko EPEa irakasleentzat. Langabea: A bai? Non topatu dezaket horren inguruko informazioa? Enplegatua: Zerean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian. Horrez gain, ikastetxe pribatuetara ere bidali dezakezu curriculuma. Emango dizut eskualdeko ikastetxeen zerrenda, baina, horretarako, hona etorri beharko duzu. Langabea: Bada, bai, ze… egia esan, curriculuma egiteko ere aholkuak behar ditut. Eta, itzulpengintza-arloan, zer aukera dauzkat? Enplegatua: Horretarako, IVAPen helbidea duzu onena. Bertan aurkituko dituzu enplegu publikorako eskaintza guztiak, baita itzultzaileentzat ere. Gainera, lizentziatua izanda, oposizioaldi askotara aurkeztu zaitezke, ez soilik itzultzaile izateko azterketetara. Langabea: Ondo. Sartuko naiz helbide horretara, eta eskaintzen orrira harpidetuko naiz. Enplegatua: EAEko eskaintzez gain, Nafarroakoen berri ere ematen dute. Langabea: Primeran. Enplegatua: Dena dela, itzulpen-zerbitzuak ere badaude; pribatuak esan nahi dut. Komeni zaizu curriculumak hara bidaltzea. Langabea: Bai, jakina. Ondo pentsatuta, bisita bat egingo dizut, gauzak erabakitzen joateko. Hizkuntzak ikasteko aukerez eta prestakuntza-ikastaroez ere hitz egin nahi dut zurekin. Enplegatua: Guregana etortzea duzu onena. Lana eskaintzen duten bulegoen helbideak bidali daitezke emailez, baina, prestakuntza-programen berri jakiteko, hobe duzu etortzea. Curriculuma osatzen ere lagunduko dizugu. Ez da uste bezain erraza. Langabea: Ondo da. Noiz joan naiteke? Enplegatua: Bada, astelehenetik ostiralera bitartean, nahi duzunean. 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara gaude hemen. Langabea: Eskerrik asko guztiagatik! Enplegatua: Ez da ezer. Etortzen zarenean, Josunegatik galdetu. Langabea: Bale! Mila esker, Josune, eta ikusi arte!
|