Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Kalamua legeztatu behar al da?
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 981
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Ezagunen arteko eztabaidetan nork bere ikuspegia argi azaltzea, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz eta adibide egokiak emanez. |
Kalamua legeztatu behar al da?
Kalamua legeztatu behar al da?
Nora eta Mikel eztabaidan ari dira; ez dira ados jartzen kalamua legeztatzeari dagokionez.
Nora: Bada garaia kalamua legeztatzeko, ezta Mikel?
Mikel: Nire ustez, kaltegarria litzateke legeztatzea. Ez ahaztu garunari kalte egiten diola; batez ere, kontzentratzeko gaitasunari.
Nora: Ez da hain kaltegarria, Mikel. Oso menpekotasun txikia eragiten du, eta, gainera, erabilera terapeutikoa izan dezake.
Mikel: Estatistikek diotenez, kalamua erretzen duenak arrisku handiagoa du droga gogorragoak kontsumitzeko. Kontuan hartzeko datua da, ezta?
Nora: Guztiz kontrakoa, Mikel. Kalamua arautzea oztopo handia litzateke narkotrafikatzaileentzat, eta horrek murriztu egingo luke droga gogorragoen kontsumoa. Horrez gain, 18 urtetik beherakoek zailagoa izango lukete drogak lortzea.
Mikel: Zein inuxentea zaren, Nora! Uste duzu kalamua legeztatuta jaitsi egingo dela kokaina eta antzeko drogen kontsumoa? Hori ez dago batere garbi. Dena dela, berriro diotsut: kalamua bera ere ez da mesedegarria osasunerako. Gehiegi kontsumitzeak aluzinazioak eragin ditzake, eta oroimena ere kaltetu dezake.
Nora: Gauzak puzteko joera daukazu, Mikel! Neurriz kanpo kontsumituz gero, denok dakigun bezala, guztia da txarra. Badakizu norentzat ez den batere kaltegarria kalamua legeztatzea, Mikel? Estatuarentzat! Kalamuari ezarritako zergaren bidez, diru mordoa lortuko luke estatuak.
Mikel: Eta interesa badaukate, orduan zergatik ez dute estatuek pauso hori ematen? Ez da diozun bezain erraza, Nora.
Nora: Estatu batzuetan legezkoa da, jada.