Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Irakurmena: 2012ko CAF-Elhuyar sariak
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 754
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Erakunde batek argitaratutako prentsa-oharra ulertzea. |
2012ko CAF-Elhuyar sariak
Abian dira zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako 2012ko CAF-Elhuyar sariak
Elhuyar fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2012ko CAF-Elhuyar sariak. CAF-Elhuyar sarien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.
Aurtengo edizioan kategoria berria izango du sariketak: Zientzia gizartean sorkuntza-beka.
Beka horren bidez, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten produktuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak.
Edozein diziplina artistiko, soziologiko edo zientifikotako proposamenak onartuko dira sariketara: ikus-entzunezkoak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, gizartea helburu duten ikerketa zientifikoak, azterketa soziologikoak…
Zientzia gizartean sorkuntza-bekaren bidez, 5.000 euroko laguntza jasoko du pertsona edo talde irabazleak proiektua gauzatzeko.
Kategoria berriarekin batera, beste bi kategoria hauek osatuko dute CAF-Elhuyar sarien XIX. Edizioa: Dibulgazioartikulu originalak, eta Zientzia kazetaritzaren arloko lanak.
Dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari izango dira jokoan; bata dibulgazio-artikulu orokorrei dagokiena, eta, bestea, egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari dagokiona.
Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2.000 euroko sari bat egongo da jokoan, eta 2012. urtean argitaratu diren zientzia-kazetaritzako lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.
Lanak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik. Informazio gehiago: cafelhuyarsariak.elhuyar.org
Elhuyar fundazioaren prentsa-oharra
2012ko urriaren 9an
(Moldatua)