Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Idazmena: Auzo-taxi zerbitzua
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1628
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Eskualdeko aldizkari digital batean, herritarrak informatzez gero, udalak eskaintzen duen zerbitzu baten berri ematea. |
Auzo-taxi zerbitzua
Ekainetik aurrera martxan egongo da auzo-taxi zerbitzuaGaur 19:00etan egingo duten osoko bilkuran proposatuko du udaleko gobernu-taldeak auzo-taxi zerbitzua arautuko duen udal-ordenantza berria. Ekainean ipini gura dute abian zerbitzua, eta horren inguruko zehaztasunak prentsa-ohar batean azaldu dira. "Baserri-auzoetako herritarrei Zelaietara eta Traña-Matienara erraz eta eroso joan ahal izateko" aukera eskaintzeko helburua du, gobernu-taldearen arabera, zerbitzu berriak. Iñaki Rekalde Turismo, Komertzio eta Landa Garapen arloko zinegotziaren berbetan, "erraztasunak eman nahi dizkiegu herritarrei erosketak egiteko, medikuarenera nahiz bankura joateko". Gobernu-taldeak azpimarratu duenez, baserri-auzoetako hainbat herritarren eskariari erantzunez erabaki dute zerbitzu berria martxan ipintzea. Gaur onartuko duten araudiaren arabera, autorik ez daukaten baserri-auzoetako bizilagunek erabiliko dute zerbitzua. Horretarako, "auzo-taxi" txartela eskuratu beharko dute euro bana ordainduta, eta auzogunetik Zelaieta edo Traña-Matienarainoko bidaia bakoitzeko 2 euro ordainduko dituzte, bidaiari-kopurua edozein delarik ere. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, bidai bi egin ahalko ditu egunean. Astelehenetik barikura (07:30etik 20:00etara) eta zapatuetan (09:00etatik 14:00etara) egongo da auzo-taxi zerbitzua martxan. Domeketan, jaiegunetan eta abuztuan, berriz, ez da zerbitzurik eskainiko. Anboto.org (Durangaldeko aldizkaria) Abadiñoko berriak (2016-04-26) (Moldatua) |