Didakteka
Testu-ereduak B2 Irakurmena: AEBtako albistegiek ez dute klima-aldaketa aipatu nahi
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 688
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Aldizkari batean, gizarte-gai jakin baten gainean emandako iritziak ulertzea. |
AEBetako albistegiek ez dute klima-aldaketa aipatu nahi
AEBko telebista-kateen albistegietan geroz eta denbora gehiago eskaintzen diete klimarekin lotutako gaiei. Orain arte ikusi gabeko egoeren aurrean daude estatubatuarrak. Esaterako, Boston hiria orain arteko elurte handienak jasaten ari da, eta ezohikoa den elurra ikusten hasiak dira Georgia moduko hegoaldeko estatuetan. Aldi berean, Kaliforniako zati handi bat lehorte handirako prestatzen ari da.
Milioika dolar gastatzen ari dira telebista-kateetako albistegiak “klima ikuskatzeko zentro” deigarrietan, Amy Goodman kazetariak Democracy Now! hedabidean jaso duenez. Eguraldiaren berri ematen duten set hauek “muturreko fenomeno klimatikoak ikuskatzeko zentro” bilakatzen ari dira orain, “muturreko fenomeno klimatiko” adiera erabiliz eta “klima- aldaketa” eta “berotegi-efektua” alde batera utziz. Hango albistegien publizitate-tarteak ikustea besterik ez dago erregai fosilen industria zein garbia eta zoragarria den esaten duten iragarkiak maiz topatzeko.
Horrelako gaien informazioa geroz eta beharrezkoagoa den momentuan, klimarekin lotutako informazioaren jarraipena egiten duen pertsonal-kopurua jaisten ari dira AEBetako hedabide nagusi batzuk. Joan den urrian, AEBetako irrati publikoen NPR kateak lau pertsonatik batera murriztu zuen klima-aldaketaren gainean zeudenen kopurua. Bakar hau egun erdiz ari da lanean, gainera. 2013. urtean, The New York Times-ek ingurumen-gaietan espezializatutako taldea desegin zuen.
Itxura denez, debatea amaituta dago, jada. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak (IPCC), 2007ko Nobel saridunak eta 80 herrialdetako 800 zientzialarik txostena argitaratu zuten honako baieztapen honekin: “Gizakiaren eragina klima-aldaketan argia da: zenbat eta gehiago aztoratu klima, orduan eta arrisku handiagoa atzera bueltarik ez duten gertakari eta ingurumen-eraginetarako. Badauzkagu klima-aldaketa mugatu eta etorkizun jasangarriagoa egiteko bitartekoak”.
AEBetako gobernua ere arduratuta dago gaiarekin; aldaketa benetakoa dela uste du Pentagonoak. Zerbaitegatik definitu dute bai George W. Bushen, bai Barack Obamaren Defentsa Departamenduek klima-aldaketa “segurtasun nazionalerako mehatxu garrantzitsu” gisa.
Agirre, Igor
Argia aldizkaria (2015-03-03)
(Moldatua)
Erabilerarako baldintzak
Eduki honek Creative Commons Aitortu-Partekatu baimena du. Lizentzia librearekin banatzen da, cc-by-sa lizentziapean. Material hau berrargitaratu, kopiatu, erreproduzitu eta banatzea zilegi egiten du; baita eratorritako obrak sortu eta helburu komertzialetarako erabiltzea ere. Egiletza aipatzea beharrezkoa da eta baldintza berean banatu behar da (Aitortu-Partekatu baimenarekin).