Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B1 Mintzamena: Erretzeari uzten
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Visits: 990
- Comments: 0
- Favorites: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagun bati, gai ezagun bati buruz (erretzeari nola utzi…), aholkuak ematea. |
Erretzeari uzten
Nerea: Zein eztul itsusia daukazun, Igor! Noiz utzi behar diozu erretzeari?
Igor: Ni naiz utzi nahi duen lehena, Nerea, baina ez daukat kemenik.
Nerea: Erremedio asko daude tabakoa uzteko: taldeko terapia, partxeak, akupuntura… hitz egin familiako
medikuarekin, hark esango dizu aukerarik egokiena zein den.
Igor: Ez zait iruditzen birikak hain gaizki dauzkadanik. Ea urte berriarekin batera uzten dudan…
Nerea: Ez engainatu zeure burua! Saiatu gehiago. Kuadrillako Mikelek lortu zuen uztea. Zuk, zergatik ez?
Igor: Ametsetan ere agertu egiten zaizkit tabako-paketeak, Nerea! Ez dakit uzteko prest nagoen…
Nerea: Zaude isilik! Badakizu lortu dezakezula. Beste batzuentzat ere zaila izan da, baina lortu dute.
Igor: Ondo da, Nerea, egingo dut ahalegina, baina zure aholkuek sutan jartzen naute. Ez al dago aholkuak emateari uzteko ikastarorik?