Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B1 Idazmena: Rafting egiten
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1112
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagunartean, WhatsApp-eko txat batean, muturreko kirol bati buruzko jarraibide errazak ematea. |
Rafting egiten
|
Jon: Zer, kuadrilla, prest larunbaterako? Mara: Rafting egiteraaa!! Ni, deseatzen. Josu: Badator egunaaaaa. Egurra, lagunok, egurra! Jon: Tira, utzi txantxak. Gogoratu 3. mailako ibilbide bat dela. Ez da hain erraza. Mara: Zu zara “aditua”, Jon! Eman argibideak! Jon: Kaskoa derrigorrezkoa da. Ibilbidean harriak egoten dira. Mara: Ados. Josu: Gu burugogorrak gara, lasai! Kar-kar-kar. Jon: Ez ahaztu salbamendu-jaka, eta neoprenozko jantzia ere ez. Pirinioetako errekak hotzak dira. Josu: Txuleta pare bat jan eta, akabo hotzak! Jon: Sokak zure kontu, Mara? Beharrezkoak dira txaluparen ertzetan jartzeko eta salbamendurako. Mara: Bale! ahizpari eskatuko dizkiot. Jon: A! Gauza garrantzitsu bat: txalupatik erortzen bazarete, ez larritu. Eta hankak aurrerantz jarri, kolpe txarrik ez hartzeko. Mara: Hainbeste badakigu, e Jon!
|