Testu-ereduak B1 Idazmena: Leireren bajaldia

Argitaratua: Thursday, 19 May 2016, 12:15 PM
idazmena b1
  • Atala:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 451
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lankide bati, egoera jakin bat konpontze aldera, posta elektronikoz oinarrizko azalpenak ematea.

 

Egun on, Olatz:

Etxeko ordenagailutik idazten dizut. Zertxobait hobeto nago, baina medikuak bajan jarraitzeko agindu dit; gutxienez, beste bi hilabeterako daukat.

Zer moduz zabiltzate bulegoan? Iritsi al da nire ordezkoa? Jakizu dokumentu batean jasota dauzkala egiteko guztiak, kronograma eta guzti. Horrek asko lagunduko dio laneko martxa hartzen. Bezeroen zerrenda, berriz, administrariaren esku utzi nuen, baja hartu aurretik. Harekin hitz egin beharko du eskuratzeko. 

Esaiozue, bestalde, karpeta berde batean txosten garrantzitsu bat daukala, arreta handiz irakurri beharrekoa. Gure bezero on bati buruzkoa da. Horren inguruan zalantzarik izango balu, esaiozue mesedez niri deitzeko. Nik ondo ezagutzen dut txosten hori, eta argituko dizkiot zalantzak.

Eta zeuk ere, Olatz, deitu nahi duzunean edozertarako. Eman goraintziak lankide guztiei nire partetik!   

Leire