Didakteka
Krashen, historiaren biktima
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 65
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 65
- Bisitak: 863
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Menta handia izan du hizkuntza irakaskuntzan alorrean Stephen Krashen-en teoriak. Bere bost hipotesiak bolo-bolo barreiatu ziren 80.eko hamarkadan hizkuntza irakasleen artean. Bazirudien gaitz guztien sendagaia zekarrela besapean Krashen-ek. Baina, urteak joan urteak etorri, eta, gero eta kritika zorrotzagoak jaso ditu batez ere giro akademikoan.Garai bateko estimu handiko aditu hura, kongresuz kongresu bere hipotesien berri, ia-ia guru baten antzera, ematen ziharduena zeharo bazter
utzita dago gaur.
Merezi du, helduen euskalduntze-alfabetzean dihardugunontzat, haren historiari begirada bat egin eta gogoan hartzea, agian, gaur Krashen-i buruz esaten direnak hemendik hamabost edo hogei urtera ere esan egingo direla gaurko hainbat teorialari punta-puntakoei buruz. Garon Wheeler-ek labur baina harira joanez aztertzen du
Krashen-i gertatutakoa, eta, agerian jartzen ditu, orobat, fede itsuak dituen arriskuak.