Ipuinen inguruan

Argitaratua: Monday, 4 February 2019, 10:54 AM
Ipuina.eus
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Bisitak: 1120
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Ipuina.eus webgune berria jarri du abian Susa argitaletxeak. Koldo Izagirre idazleak egin du ipuinen bilketa eta gaurkotze lana. 21 ipuin daude une honetan; 1804koa da zaharrena eta 1993koa berriena. 

Eta ipuinen bila dabilenak baditu iturri gehiago Sarean. Besteak beste, Ikasbil gunean 87 ipuin daude. Maila eta motaren arabera egin daiteke bilaketa zehatzagoa, gainera. Kasu batzuetan, testuaz gain audioa ere badago.

Hortaz aparte, Etxegiroan.eus atarian honelakoak aurkituko ditugu: narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak. Ahoz grabatuak daude eta musikaz batera eskaintzen dira.

Beste eduki interesgarriak

L de Lengua 158

Mikro-narrazioak hizkuntzen ikasgelan (Herrera, F. eta Urbizu Pérez, C.)

LdeLengua podcastaren 158. atalean, Francisco Herrerak Cristina Urbizu Pérez elkarrizketatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta ibilbide luzeko espainiera-irakaslea. Cristinak bere lan-ibilbidearen zati handi bat gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteari eskaini dio, bereziki etorkinekin aritu da, eta gaur egun ELEko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroen koordinatzailea da.