Hizkuntz ikasleei lagundu ikaskuntzaz gogoeta egiten

Argitaratua: Friday, 21 August 1992, 1:00 PM
bestelako lankidetzak

New Yorkeko Columbia Unibertsitatean hizkuntz programa amerikar batean ingelesa bigarren hizkuntzatzat ikasten ari ziren 34 ikasle nagusiri egindako elkarrizketa erdi-egituratuen azterketak erakutsi zuenez, uste garbiak zeuzkaten bigarren hizkuntza ikasteko moduari buruz. Are gehiago, ematen zuen uste horiek bazutela eraginik beren ikaskuntzari laguntzeko egiten zuten guztian. Labur azalduko dira uste horiek. Gero, modulu-multzo bat deskribatuko da; modulu horiek, bigarren hizkuntza baten ikasleei, "ikaskuntzaz gogoeta egin dezaten" laguntzeko erabil daitezke, honela beren usteak aurkitu eta ikuspegi alternatiboak hausnar ditzaten. Azkenik, iharduera horien hezkuntz balioaz hitz egingo da.