60 urtetik gorako ikasleak

Publicado: lunes, 17 de abril de 2023, 11:28
Materia prima bloga

Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-10 / 2018-19e-Hizpideren 6. zenbaki monografikoak LKS Next-ek —HABEk eskatutakoari erantzuteko— 2021eko apirilean aurkeztu zuen txostena izan zuen oinarri.  Laburpen orokorrean, eta ikasleei dagokien atalean, hau dago jasota izenburu gisa 85. orrialdean: "azkeneko ikasturteetan ikasleen adin-piramidea nabarmen aldatu da". Eta hau dago azalpen gisa:

"Ikasleen batez besteko adinak gora egin du, eta nabarmen aldatu da helduen euskalduntzearen ikaslegoak duen adin-piramidea [...]. Deigarria gertatzen da, nolabait, 60 urtetik goragoko pertsonen kopuruak gora egin izana, oinarrizko erabiltzaileen lerrunean batez ere. Adin-piramide honen aldaketak zer adierazten duen eta zein ondorio dituen ikasprozesuari begira atzematea eta modu egokian jokatzea izango da datozen urteetako erronketako bat."

Egoera hori beste testuinguru batzuetan ere ageri da. Hala, 60 urtetik gorako ikasleak izan ditu gogoan Andreas EscuderoDifusion argitaletxearen Materia prima blogean idatzitako sarrera batean: "Aquellos maravillosos años: enseñando ELE a mayores (60+)". Manilako Instituto Cervantesen irakasle da une honetan Andreas Escudero.

Escuderok dioenez, arestian aipatutako bilakaera sumatzen da, besteak beste, bizitza luzatzen ari delako edota zahartzean hizkuntzak ikasteak eragin positiboa duelako. Dena den, ez da erraza metodologia espezifiko batez mintzatzea, adin-talde honetako kideen artean ere handia delako heterogeneotasuna. Baina badaude ikaskuntza sustatzeko eta ikasgelan integratzeko faktore batzuk.

Lau dira aipatu dituen faktoreak:
  • memoria galtzea (lan-memoria, nagusiki);
  • pixkanaka pertzepzio-gaitasunak galtzea (entzumena, nagusiki);
  • dituzten interesak eta motibazioa
  • alderdi emozionalaren garrantzia (ikasgelako-giroarekiko sentikortasuna bereziki).

Talde mistoetan honelako ikasleen beharrak zein neurritaraino har ditzakegun aintzat planteatu du, aldi berean gainontzekoak eta helburuak baztertu gabe. Uste du Jardueren hautaketa egokia izan daitekeela horretarako bide egokia eta gaztelania irakasteko jardueren adibideak eta egokitzapenak azaldu ditu testuan. Halaber, bibliografia laburra ere jarri du.