Irakasbil
Didakteka
Handbook of Practical Second Language Teaching and Learning (Hinkel, E., ed.)
Munduan zehar, bigarren hizkuntzak (H2) eta atzerriko hizkuntzak (AH) ikasteko baliabide, denbora eta ahalegin handiak eskaini izan dira. Ingelesa da horren adibiderik nabarmenena: 1.400 milioi hiztun inguru daude munduan, gehienak ez-natiboak. Horren ondorioz, ingelesaren irakaskuntza eta ikaskuntza etengabe ari da hazten, baita irakasle eta ikasle motak gero eta anitzagoak bihurtzen ere.
Liburu honek ikuspegi zabala eskaintzen du irakaskuntzaren oinarriei buruz, ikasleen mota desberdinak kontuan hartuta (haurrak, helduak, ikasle akademikoak, etab.). Hizkuntza-trebetasun oinarrizkoen garapena (mintzamena, entzumena, irakurmena, idazmena, gramatika, hiztegia) ezinbestekoa da komunikaziorako, eta arlo horietan guztietan aztertzen dira tradizioak, berrikuntzak eta norabide berriak.
Lan kolektibo honen helburua da irakasleei eta ikertzaileei gaur egungo metodologiak eta ikuspegi didaktikoak ulertzeko eta aplikatzeko tresnak eskaintzea. Testuinguru anitzetan da erabilgarria, eta irakaskuntzaren hainbat alderdi lantzen ditu: curriculumaren diseinutik hasi eta pragmatikaren irakaskuntzaraino.
Liburua sei ataletan dago egituratua, eta honako gai hauek jorratzen dituzte egileek:
- I. Learning contexts and language teaching / Hizkuntza-ikaskuntzaren eta -irakaskuntzaren testuinguruak. Ikasleen aniztasunari, beharrei eta erronkei heltzen diete.
- II. Curriculum and instruction / Curriculuma eta formakuntza. Curriculumaren eta material didaktikoen diseinua jorratzen dute. Era berean, irakaskuntza ereduen adibideak eskaintzen dituzte, eremu ezberdinetan erabiliak. Teknologiaren eragina eta corpus linguistikoen erabilera ere azpimarratzen dituzte.
- III. Listening and speaking / Entzumena eta mintzamena. Atal honetan, entzumenaren eta ahozko ekoizpenaren didaktika lantzen dute, entzumenaren irakaskuntzako ikuspegi berriak, ahozko komunikazioa garatzeko estrategiak eta ahoskera lantzeko moduak jasotzen dituzte.
- IV. Reading and writing / Irakurmena eta idazmena. Idatzizko trebetasunetan sakontzen dute: irakurmena, idazmena, ortografia eta irakurketa estentsiboa. Era berean, irakasbideak eta testuinguru digitalek sortzen dituzten erronka eta aukera berriak ere aztertzen dituzte.
- V. Vocabulary and grammar / Hiztegia eta gramatika. Beste hizkuntza batean idazketaren irakaskuntzari lotutako alderdi praktiko guztiak biltzen ditu, idazketa adademikoa eta esamolde konplexuak barne.
- VI. Intercultural communication and pragmatics / Kulturarteko komunikazioa eta pragmatika. Hizkuntzen arteko eta kulturen arteko komunikazioa aztertzen dute. Globalizazioak dakartzan erronkak eta pragmatika-ikerketen garrantzia nabarmentzen dituzte, ikuspegi soziokulturaletik.
Argitaletxearen laburpena
Liburu ospetsu honek bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko egungo ezagutzaren eta ikerketaren ikuspegi orokorra, praktikoa, osoa eta abangoardista eskaintzen du.Osorik eta erraz irakurtzeko modukoa, eskuliburua sei zatitan antolatuta dago, logikoki, eta H2/AHren irakaskuntza- eta ikaskuntza-arlo nagusiak jorratzen ditu.
Gaian adituak direnak bilduta, egileek funtsezko ikuspegiak eskaintzen dituzte gai garrantzitsuei buruz, bai finkatuei buruz, bai azaleratu berriei buruz. Kapitulu bakoitzak aurrerapen garrantzitsuak, funtsezko ikerketak, gogoetak eta bigarren hizkuntzen irakaskuntza eraginkorrerako aplikazioak aurkezten ditu. Eskuliburua baliabide osoa, irakurterraza eta eguneratua da, eta H2/AH irakasteko eta ikasteko egungo aldaketen, berrikuntzen eta praktiken laburpena da. Funtsezko baliabidea da ikasleentzat, irakasleentzat, irakasleentzat eta profesionalentzat.
Erreferentzia bibliografikoa
Hinkel, E. (ed.). (2023). Handbook of Practical Second Language Teaching and Learning. Routledge.