Didakteka
"Euskera para castellanohablantes" liburua (Fernandez, B.)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 2040
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Itxuraz pentsa litekeenaren kontra, euskara eta gaztelania bezalako hizkuntzek, oso ezberdinak diruditenek, antz handia dute; edozein bi hizkuntza naturali buruz ondoriozta liteke Beatriz Fernandezen iritziz. EHUko irakasle eta euskaltzain dugu idazlea.
Bere kasuan, euskara eta gaztelaniaren arteko parekotasunak azalarazi nahi izan ditu, gurasoekiko eta aiton-amonekiko zor sentimentala kitatzeko asmoz idatzitako "Euskera para castellanohablantes" liburu honetan; izan ere, haiei esker da elebidun. Pasadizo, istorio eta historiaz jantzi du hizkuntzei buruzko hausnarketa, gai mamitsuak gozotuz eta aditu ez direnei hurbilduz. Ez da, beraz, euskara ikasteko "metodo berri" bat edo gramatika bat, dibulgazio-lan bat baizik. Euskara batuari eta euskalkiei buruzko atala ere aurkituko du irakurleak bertan.
HABE Liburutegian badago eskura (beste zenbaitetan ere bai); zatiren bat Interneten ere irakur daiteke, Erein argitaletxearen webgunean, hain zuzen. Hortaz gain, aurkezpen-ekitaldiko bideoa ere Sarean dago.
Bitxikeria gisa, beste bertsio bat argitaratu da Catalunyan, "Basc per a catalanonparlants", Anna Pinedak itzuli eta egokitua.