Skip to main content

"Euskara eta Feminismoa bidelagun" jardunaldiak azaroko astearteetan online

Argitaratua: Tuesday, 1 December 2020, 3:22 PM
euskara eta feminismoa bidelagun jardunaldiak

10 hizlari aritu dira guztira online hizkuntzaren eta generoaren inguruan hausnartzeko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzorde berriak elkarlanean antolatutako lau mahai-inguruetan. Azaroko astearteetan izan dira guztiak goizeko 10:00etan, ordu eta erdiko iraupenarekin, eta ehunen bat entzulek zuzenean jarraitu dituzte mahai-inguru interesgarriok.   

Hainbat gai landu dira euskararen eta feminismoaren inguruan, eta ekarpen eta gogoeta interesgarriak egin ere bai, bereziki nabarmentzekoak dira euskalgintzatik zein mugimendu feministatik sortutako ideiak. 

euskara eta feminismoa bidelagun

Jarraian eta hurrenez hurren saio edo mahai-inguru bakoitzari buruzko grabazioen estekak daudegehiago jakin nahi duenak entzun ditzan 

1. Iragan azaroaren 3an hizkuntza eta generoa: hurbilpen teoriko bat lehenengo mahai-ingurua izan zen, Eider Olazarrek gidaturikoa, eta Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek hartu zuten hitza.  Jardunaldian zehar argi gelditu da feminismoaren eta euskalgintzaren arteko harremana interesgarria dela: feminismoak asko eman dio euskalgintzari, eta euskalgintzaren herri-mugimenduak emateko asko dio mugimendu feministari antolatzeko moduari buruz.   

2. Azaroaren 10ean bigarren mahai-ingurua izan zen: ez gara euskaldun jaiotzen, egin egiten gara, Irene Arrarats eta Lutxo Egia hizlariekin. Mahai-inguruaneuskaldun berri edo zahar kontzeptuak motz gelditzen direla eta, euskaldun oso kontzeptua atera zen, arlo guztietan euskaldun izateko grina adierazten duena alegia.   

3. Azaroaren 17an hizkuntza, generoa eta beste menderakuntza batzuk mahai-ingurua izan zen, eta Amelia Barquin behar zuen aurkezlea baina ezin zuenez, Eider Olazarrek berak egin zituen aurkezle-lanak, non parte-hartzaile bakoitzaren ibilbide linguistikoa ezagutu genuenemakume arrazializatuek euskara ikasteko eta mugimendu feministan parte hartzeko orduan dituzten oztopoak salatu dituzte Palmira Dual, Leocadia Bueriberi eta Tarana Karim aktibistek, eta inklusio-zubi bat eraikitzearen beharra aipatu zuten, besteak beste euskara klase sozial guztietara zabaltzeko ekimenak iradokiz 

4. Azaroaren 24an Onintza Iruretak aurkeztu zuen azken mahai-ingurua: euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak, eta bertan Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte eta Saioa Iraola hizlariek aztertu zuten euskarak mugimendu feministan eta feminismoak euskalgintzan izan duten lekua eta eragina. Hiru hizlarien arabera, euskararen nahiz emakumearen aldeko borrokak banaezinak diraeta prozesu elkarreragile nabarmena dute, elkarreragin hori bizi-arlo guztiei esker gertatzen baita.  Emakume izateko modu asko dagoen bezala, euskaldun izateko modu asko dago, eta aniztasun horretan euskara erdigunean jartzeko beharra aldarrikatu zuten, eta euskara galtzaile atera ez dadin, Lutxo Egiak bigarren mahai-inguruan ateratako ideia atera zuen berriro ere Mari Luz Estebanek, transeuskalduna kontzeptua alegia. Horrekin aditzera eman nahi zuen hizkuntza batetik bestera trantsitatzeko beharra ikusten dela gizarteko alor askotan, eta horretarako erraztasunak jarri behar direla zenbait gizarte-taldek euskara eskuragarriago izan dezan.

Bukatzeko eta ondorio gisa, jardunaldiotako gako nagusia izan da euskara erdigunean jartzea gizarteko arlo guztietan, baita feminismoan ere: ikusaraztea mugimendu feministan ere euskaldunok jasaten dugun zapalketa, eta kritikak eta interpelazioak egin behar badira, beti ere, maitasunetik egin daitezela, inklusio-zubiak eraikiz, bitartekotza landuz eta enpatiaren bidez.  



Beste eduki interesgarriak

Kultura eta Hizkuntza Politika saila

Jardunaldiak datozen asteotan

Kultura eta Hezkuntza Politika sailaren eskutik, zenbait ekitaldi antolatu dira datozen asteotarako, beste erakunde batzuekiko elkarlanean gehienetan. Doan izango dira eta online parte hartzeko aukera egongo da ia guztietan, baina izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.