Didakteka
El arte de dar clase (según un lingüista)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Conference
- Bideoteka:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Conference
- Bideoteka:
- Bisitak: 725
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Daniel Cassany helduen katalan-irakaslea izan da, hizkuntza-politikan aritutakoa, irakasleak prestatu eta didaktikako zenbait eskuliburu argitaratu ditu, baina egun, batez ere, gazteek bere kasa hizkuntzak nola ikasten dituzten ikertzen dihardu Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Urte askoan izan da HABEren lankide, bai irakasleen prestakuntzan, bai artikuluak eta Sustraietatik zerura liburua argitaratuz, eta, gaur egun, helduak euskalduntzeko eskoletan bideoaren erabilerari buruzko ForVid ikerketako ikertzaile nagusi moduan.
2022/2023 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "El arte de dar clase (según un lingüista)" hitzaldian, bere ustez irakasle batek kontuan hartu edo jakin behar dituen 7 alderdiri buruz mintzatu zaigu. Izan ere, euskara (edo dena delako hizkuntza) bikain jakin, hizkuntzalaritzan aditua izan edota azken irakas-metodoak ezagutzeaz harago, irakasle izatea bada, halaber, jakitea ikasgelan egoten, ikasleekin harreman ona izaten, giro atsegina sortzen, gelako espazioan zentzuz mugitzen, denbora egoki kudeatzen, konfiantza ematen, irri zenbait eragiten, beharrezko dena modu arinean azaltzen... Gertutasunak ere badu garrantzia, hotsandiko curriculum-planteamenduek bainoago. Oraingo honetan, umorez berrikusi ditu irakasleek ikasi beharrekoak iruditzen zaizkion zenbait kontu, ikasleek azken 30 urteon erakutsi dizkiotenetatik.
Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
Daniel Cassany-i buruzko erreferentzia gehiago