ALTE: "Principles of Good Practice 2020"

Argitaratua: Thursday, 14 May 2020, 11:34 AM
ALTE: Principles of Good Practice 2020

2020a Urte garrantzitsua da ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundearentzat. Izan ere, 30 urtez ari dira elkarlanean 1990ean egindako lehenengo bileratik. Bide luzea egin du egun GKE den erakunde honek harrez geroztik. Hala, 2020ko urtarrileko datuen arabera, 33 dira eskubide osoko kideak (horien artean Eusko Jaurlaritza, eta HABE hain zuzen) Europako 25 hizkuntza ordezkatuta daudelarik (euskara barne). Hortaz aparte, badaude 60 afiliatu instituzional eta 500 afiliatu baino gehiago munduan zehar.

Jokabide egokien oinarrien garapena esparru garrantzitsua izan da ALTEren historian. Izan ere, 1994an eman zen argitara lehenengo aldiz gai honen inguruko dokumentu bat; Jokabide-kodea ere ordukoa da. 2001ean plazaratu zen bigarren argitalpena eta hirugarrena da oraingo dokumentua. Urteetako talde-lan zabalaren emaitza da eta munduan izandako bilakaera eta aldaketei erantzun nahi die.

Hizkuntza-probak sortzean eta aplikatzean ALTEko kide eta afiliatu guztiek sinatzen dituzten jarraibideen bilduma koherentea osatzea da xedea. Ohar etikoak eta erabilgarritasunaren kontzeptua biltzen ditu azterketetara eta azterketa-ezaugarrietara; ALTEren kalitatea kudeatzeko sisteman lantzen diren printzipioak ere ageri dira.

Sarreraren ondoren, alderdi etikoari erreparatzen dio dokumentuak (ILTAren kode etikoa eta ALTEren jokabide-kodea azaltzen dira, besteak beste), Hurrengo atalean, berriz, praktika egokien printzipioak eta hizkuntzaren ebaluazioaren baliotasuna lantzen ditu (hala nola baliotasunaren kontzeptua azterketetan, azterketaren ezaugarriak edota fidagarritasuna). Arestian aipatutako ALTEren kalitatea kudeatzeko sistema du hizpide hirugarren atalak. Azkenik, ALTEk eskaintzen dituen zerbitzuak eta baliabideak aurkezten dira; bibliografia ere badago bukaera gisa.

Laburbilduz: Jokabide egokien oinarriak dokumentua berrikusi du ALTEK 2020an, eta doan dago eskura linean orain ingelesez: Principles of Good Practice 2020. Beraz, animatu egiten dituzte ebaluaziogintzan ari diren erakundeetako kideak testua irakurri eta lanerako oinarri gisa erabiltzera.


Beste dokumentu batzuk

Show comments

Beste eduki interesgarriak

ALTE Jokabide egokien printzipioak

"ALTE Jokabide egokien printzipioak" argitaratu da

2020an eman du argitara ALTE erakundeak "Principles of Good Practice" dokumentuaren hirugarren edizioa. Erakunde horren kide da HABE Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hala, eta euskara ikasten ari diren ikasle helduen ebaluazio zein egiaztatzegintzan diharduten irakasle eta aztertzaileentzat interesgarri bezain erabilgarri izango delakoan, testu hori euskaratu eta argitaratzea erabaki da. Bi modutara izango du eskura interesaturik dagoen orok.