Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikaslearen garapena hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 768
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearengan ardaztutako irakastearen nozioa sortu zen aitortzetik atzerriko edo bigarren hizkuntzan ikasleak ezberdinak direla, zeren bistakoa baita ikasle guztiak ezberdinak direla, bai beste hizkuntza bat ikasteko arrazoietan, bai ikasteko eran, bai ikasteko gaitasunean.
Artikulu honetan, “ikaslearen garapena” jorratuko dugu. “Ikaslearen garapena” da AH/H2ren irakaskuntzan gertatu eta ikaslearengan ardaztu den berrikuntza bat, ikasleen arteko aldeei hizkuntza ikasteko gaitasuna handituz erantzun nahi diena. Lehenik, ikuspegi orokor bat ematen da ikaslearengan ardazturiko hizkuntz irakaskuntza definitzen duten kontzeptuen eta praktiken gainekoa. Gero, sorrerako ideiak, ikaslearen garapeneko lehen praktikak bultzatuak, deskribatzen dira, eta, orobat, ideia horiek munduko toki askotako hizkuntz programetan gauzatzeak ekarri zituen aldaketak. Hurrena, ikaslearen garapenean erabilitako teoriak eta praktikak ebaluatzen dira, BHEren alorreko teoria hautatu batzuen ikuspegitik. Ondorioan, iradokizunak eskaintzen dira etorkizuneko urratsetarako.
- Atala:
- Egilea:
- Wenden, Anita L.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
Hizkuntz ikasleei lagundu ikaskuntzaz gogoeta egiten
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 773
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
New Yorkeko Columbia Unibertsitatean hizkuntz programa amerikar batean ingelesa bigarren hizkuntzatzat ikasten ari ziren 34 ikasle nagusiri egindako elkarrizketa erdi-egituratuen azterketak erakutsi zuenez, uste garbiak zeuzkaten bigarren hizkuntza ikasteko moduari buruz.
Are gehiago, ematen zuen uste horiek bazutela eraginik beren ikaskuntzari laguntzeko egiten zuten guztian. Labur azalduko dira uste horiek. Gero, modulu-multzo bat deskribatuko da; modulu horiek, bigarren hizkuntza baten ikasleei, "ikaskuntzaz gogoeta egin dezaten" laguntzeko erabil daitezke, honela beren usteak aurkitu eta ikuspegi alternatiboak hausnar ditzaten. Azkenik, iharduera horien hezkuntz balioaz hitz egingo da.
- Atala:
- Egilea:
- Wenden, Anita
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28

