Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan oinarritutako esku-hartze programa bat
- Didakteka
- Created: 18 May 2004
- Visits: 1266
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honen egileak azterlan bat burutu du euskalduntze-alfabetatzearen
alorrean. Bi helburu nagusi izan ditu: batetik, euskara-ikasle helduengan
ikas-estiloek eta ikas-estrategiek zer-nolako eragina izan dezaketen
hizkuntz erabileran aztertzea. Eta, bestetik, ikerketaren emaitzak kontuan
harturik, esku-hartze programa pedagogiko bat eraikitzea. Berak
dioskunez, ikerketa honen ekarpen apala baina, akaso, nagusiena,
hauxe da: ikas-estrategietan eta ikas-estiloetan oinarritutako hizkuntza-
-irakaskuntza beste faktore bat da H2ren erabilera ikasgelaz kanpo bultzatzeko.
Faktore horrek zenbateko indarra duen ikuskizun dago. Baina,
esan ere esan liteke, ikaslearen autonomia indartzen den heinean,
zeharbidez eta neurri batean, ikaslea bultzatzen ari garela hizkuntza
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
lkasle harro hori - Komunikazioaren axiomak
- Didakteka
- Created: 27 July 1993
- Visits: 783
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honetan komunikazioaren zenbait ezaugarriri buruzko ikuspegi jakin baten berri ematen da. Ezaugarriok komunikazioaren edozein arlotan ikusgarri badira ere, bereziki hizkuntz irakaskuntzan nota gauzatzen diren aztertzen da.
Ikuspegi honetatik abiatuz, ikaslegoan maiz topatzen den tipologia edo jarrera jakin baten gorabeherak ulertzen ahalegintzen da (ikasle "harroarena" alegia), jarrera hau zerk edo nork/nortzuk bideratua izan daitekeen aipatuz.
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32
Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Created: 10 April 1991
- Visits: 1241
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makina bat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, madarikatu... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia, hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluazioa... eta abar luze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun aztergai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea.
Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezalaxe (oker ez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izaera ez da aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzen zaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Talde baten nortasuna zerotik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zerbait dugu.
Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eragina aipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorarazten irakasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinamizatzaile garen neurrian.
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Alfabetatze Zientifiko/Teknikoa EHUn
- Didakteka
- Created: 10 August 1990
- Visits: 1268
- Comments: 0
- Favorites: 0
EHU/UPVko ikastetxe batzuetan, euskaldun ikasleek «Euskara Zientifikoa» izeneko asignatura hartzeko aukera dute, bertan egiten dituzten berezko ikasketen osagarri. Artikulu honetan, Unibertsitatean ematen diren ikastaro hauek ale monografiko honen gaia diren Xede Berezietarako Hizkuntz ikastaroekin (XBHI hemendik aurrera) zerikusia izan dezaketen alderdien inguruko hausnarketa egin nahi izan da.
Hala ere, gaian zuzenean sartu aurretik, historia pixka bat eginez hasi nahi dugu, prestakuntza programa sortu zenean egokitu zitzaizkion helburuak eta eduki-programa orokorrak azalduz. Honez gain, asignatura bezala Unibertsitatean eta ikaslearen curriculumean duen estatusa zein den jakitea ere interesgarria da, ondorengo hausnarketa kokatuago gera dadin.
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Gurrutxaga, Antton
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Xede bereziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 23



